Arrasate (Gipuzkoa)

Gauez ikazkinak bidean

Gauez ikazkinak bidean <p>Behin Arrazolako jaietara joan ziren neska kuadrilla bat Udalatik. Gauean itzultzean ikaragarrizko beldurra pasatu zuten, bidean ikazkinak azaldu zitzaizkien eta.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-047-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Behin Arrazolako jaietara joan ziren neska kuadrilla bat Udalatik. Gauean itzultzean ikaragarrizko beldurra pasatu zuten, bidean ikazkinak azaldu zitzaizkien eta.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ni akordetan naz urte bat, aillegau zan eta aitta-amai Arrazolara fan bihe geuela Andra Maixetan. Aittek esaten oskun, amak: “Ikusikozue, fuen, fuen, ikosikozue. Ez zaitteze fuen, ez zaitteze!” Umien kontuek. “Zegaittik ez ba?” (Derrigor?) fan bihou. Gehixau ez geuen esan fan bihe geuenik guk. Gero tentetan giñuen: “Etzoieze” ta. “Ez”. Fan gintzen, eta mutill ero ezautu gittun baten batzuk, baiña, zein da harek esan oskun: “Geuk lagunduko dotsuu, hor ikazgiñek dabitz eta ikusikozue” Ba mutillok geugaz. Esan guntsen han goiko tontorrien: “Bueno, hemendik fuengo gara eta ia esta. Bueno guk hemen itxi ein (gau), e, eta ezer zerik itten bozue, ulu”. Ulu?, sasixok be ez dakit zer [da] ulue. Eurak aillegau zien, ikezgiñen ebitzenok urten oskuen guri, eta bestiek goixe itxeitten, eurak etorten zien eta gero lagundu oskuen, e.
-Orduan ulu egin zeuen?
-Ulu? Biheko ulu. Ez geuken pasoik, urten oskun sasittik.
-Zenbat urtekin hori?
-Ba hamalau-hamabost urteko neskatillak izengo gintzen. Edo hamazazpi igual eukingo gittuen. Eta aittek eta esan oskun: “e zzaitteze fuen, ikusiko dozue”. Baiña umien kontuek.
-Lelengua ta azkena.
-Bai.
-Arrazola hori nun dago?
-Bixkaikue, Abadiño zera. Ta gehixao ez geuen esan eta gero esaten oskuen: “Ez zoieze? Benga!, Andra Maixak die. Baiñe ez geuen kontau historixie ze pasau jakun. Baiña gehixao ez gauen esan fan bihe gauenik, e!
-Zeoze pentsauko zeben, ezta?
-Bai, euren artien bai. Hartu daue suston bat eta etxuek gure honek gehixao. Baiña gehixao ez gauen aittatu fan bihe gauenik, e. Eta ez gintzen fan.
-Eta ze zeukan ba, famia Arrazolako..., hemendik haraiño joateko?
-Keba! Neskatillan kontue, auzuen (...) lagun danok pentsau gauen fuetie, han jaixak ziela ta.
-Kuadrillie joan ziñen?
-Klaro! Fuen gintzen ba lagunek, xei edo zazpi neska. Gehixao ez gauen esan guk fan bihe gauenik ez batek eta ez bestiek.
-Ikazgiñak baltzak.
-Eta mutillek esan oskuen, harek baekixien. Geuk lagunduko dotsuou. Bat zan primue gure lagun batena, geuk lagunduko dotsuou. Eta goiko tontorrien esan guntsen, bueno hemendik fango gara. Eta zerien eta,esan oskun, bueno, hor behien (...) deittu. Deittu? Nik ez dakit txilixuak atara gittuen edo sasixek entzun (...), han agertu zien (...) etxafleruen pare. Nora ezkutau zien be ez gittun guk gehixao ikusi. Eta gero auzoraiño lagundu oskuen, e.
-Eta ikazgiñok intenziño txarrakin, ala?
-Geuk badakigu ba ze...
-Baiña bildurra.
-Ha sustua zan gabien, e.
-A, gabaz.
-Gabez. Eguna izan balitza ikusten dozu, baiña gaba zan. Erromeixara fuen gintzen eta gabien getozen gu handik. Gaba zan. Egune izen balitz ikusten da. Baiñe illunien ez dozu ikusten zuk han zer dauen, e. Eta gero auzoraiño lagundu oskuen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia