Arrasate (Gipuzkoa)

Aramaiora estraperloan

Aramaiora estraperloan <p>Gerraostean garia udaletxera eramatera behartuta zeuden. Garia estraperloan ehotzeko Aramaiora eramaten zuten, gauez, astoan kargatuta, basorik baso. Beste auzotarren batekin elkartuta, gauez joan, garia eho, eta gauez itzultzen ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-047-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerraostean garia udaletxera eramatera behartuta zeuden. Garia estraperloan ehotzeko Aramaiora eramaten zuten, gauez, astoan kargatuta, basorik baso. Beste auzotarren batekin elkartuta, gauez joan, garia eho, eta gauez itzultzen ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zer gehixao jaten zenduen lehen?
-Lehen? Beste ezebe ez auen, esnie euenien pozik.
-Etxian ganaua bazeukazuen...
-Bai, etxien etxakun falta izen. Baiñe jentiek esaten auen esnie kapritxue zala, e. Guri etxakun falta izen.
-Beste batzuk esan izan doskue kaleko jentiak dirua ba baiña jatekorik ez, dirua ezin jan.
-Jatekoik ez, dirua ezin jan, eta garirik ezpaauen diruaz ze itten zauen? (Basrrixan?) ba betik egoten zan. Biheko emun. Biheko emun, bestela badakitzu ze auen eta. Biheko emun aiuntamentuan parte. Guk garixe beti hartzen gauen, eta urune ba eitteko ba erueten gauen Arrasaten, eruen da ixoten oskuen. Geurie zan ero beste batena emuten oskun eztakigu baiñe urune ekarteko.
Hemen be errotak itxita egon zien gerratian?
-Bai, bai. Itxitta egon zien, bai.
-Ez eben ametitten inork eruaterik?
-Ez, ez, erueteik. Ixillien Aramaixora gabez da, e. Gaiñera hona bez, Aramaixora, e. Astuen hartuta gabez Aramaixora.
-Nundik zihar joaten ziñazien?
-Besaidetik ziher, basotik. Basoik-basoik.
-Gabaz fan eta gabaz etorri.
-Gabaz etorri. Gabez, dana gabez in biha zan-da.
-Eta sekula harrapau zintuzten?
-Ez, sekula etxakun zerik. Apuro edarrak pasau bai, e, gabez ta ze zarata sometan zienien-da zera, baiña. Sekula ez oskun hartu.
-Zeu joaten ziñan?
-Bai.
-Bakarrik joaten ziñan edo anaiakin?
-Ez. Besten bat edo beste auzokue ero juntau ta ba faten gintzen.
-Bi edo hiru?
-Bai, astuekin hartu ta aide.
-Baiñe susto galantak pasauta gabez, e.
-Orduan fan ixo eta ekarri?
-Ekarri. Gabez. Ta holakuek be eiñ in biha zien-da...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia