Txorizo eta odoloste
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-047-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Arrasate.
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko otsailaren 13a
- Iraupena: 0:03:41
- Erref: ARR-047/006
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k):
Transkripzioa
-Ganau asko eukitzen zebein?
-Bai, ganau asko orduen. Gero ganauak (zaltaixe erre zanien?) kendu gittuen, ganauek gero be asko eukin gittuen.
-Zenbat behi inguru?
-Aittajauna (ta) bizi ziela bastante. Eta gero be euki gittun guk hamar ero euki ttugu, e. Ganauek betik egon dia. Gurien azkenengo ezkondu zan semie, mutiko bat daukie, zortzi urte ein bihe dau, hari be asko gustetan jakon. Baiñe zaltaixe (erre zanien?) ez zeuen nun euki, kentzera obligau gintzen. Oiñ (...) daukou, e. Oiñ bost asto edo xei daukou.
-Astuak?
-Astuek zelaixen. Ondio basarrixak segiduten dau.
-Ortua ta?
-Ortue ta bai, e.
-Eta babaik eta ereiten dozue.
-Babie ta bai. Guk babie etxerako hartzen dou, semiek be etxetik erueten daue, guk aurten be hartuittugu hogetaka kilo babak. Eta hori denpora txarraz, e. Oilluek eta konejuek bai. Nik tioi astero erueten dutset astelehenetan bi dozena arrautza. (Daukaten arte) gero hemengo arrautzak eta hemenguak, eta astero eruten dutset. Nik oilluek eta konejuek ondio segiruten dot.
-Zu umia ziñanian be eukitzen zenduezen konejuak
-Konejuak, oilluek eta danetik. Orduen txarrixak be etxien hazten gittuen, oiñ eztaukou lekuik, ezin geike, baiñe ganau ta danetik. Gu txiki-txikittatik ikasitte gaz.
-Ardirik eukitzen zenduten?
-Ardiik ez, ardiik ez.
-Txarrixak zenbat, bi urtian?
-Txarrixak bi. Bi hazten gittun urtero. Oiñ erosi eitteittu hiltteko sasoian jakiñeko lekutik eta oin be txarrixak hiltteittugu guk, e.
-Txorixuak eitten dittuzue?
-Txorixuek eitteittugu guk. Nik txorixuek eitteittut. Eta gurien semiek be erdibana txarri bat esaten dau te enbasau gero txorixuek eta erdixak berak erueteittu. Txorixuk, ondio txorixuk. Esateutset: “Ni enazenerako ikasi zeikie, e, bestela pentsau.”
-Guk be, oso ona da gure ama buzkantzak eitten. Zahartu zanian ein gontsan pelikulia. Eittia ezta zaila baña hestiak eta garbiketia...
-A, nik hesteik eztot txarrixanik aprobetxetan, e.
-Ni ardixakin nabil, buzkantzakin.
-Len be guk txarrixen hestiek eta garbittu, baiñe hak eukitten daue bihalekue! Oiñ erosteittut, erosi tta aurten be nik odolostiek eta. Esaten dustie: “Holako odolostiek zelan eitteittuzu?”. (...) Juanitai tta be nik urtero erueten dutsiet, e. Eta esaten daue: “Holako odolesteik eztaue saltzen hemen”. “Nik eztutset ba espezialik ezebe eitten.”
-Datorren urtian odolostien garaixan etorri egin bihakou bisitatxo bat egitera.
-Hoixe, bai, bai.
-Neri asko gustatzen jataz.
-Gustetan jatzu?
-Ointxe gastau die. Nik enbasauta eukin ttut odolostiek, e. Enbasau, gero zela siketu eitten dien, enbasau ta enbasau ta gaur einddakuen lakotxeik hillabetien be.
-San Martiñetan ala Gabonetan?
-Gabonetan hil nauen bat eta beste bat fan zan hillian. Nik bi hil ttut. Ia bat Gabon aurretxuan hil nauen eta bestia fan zan hillan azkenetan. Nik bi hil ttut. Urtero hiltteittut bi. Txarri erdi semiek erueten dau txorixuek enbasaute eta bestie etxerako.
-Konejuak eta oilluak eta danetik.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!