Arrasate (Gipuzkoa)

Tabernako lanak

Tabernako lanak Bazkariak ematen zituzten tabernan. Ortu, oilo eta untxiak ere bazituzten. Hamabostean behin hiltzen zuten txerria txorizoak egiteko. Juanak, ahizpak eta alabak egiten zuten lan tabernan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-046-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bazkariak ematen zituzten tabernan. Ortu, oilo eta untxiak ere bazituzten. Hamabostean behin hiltzen zuten txerria txorizoak egiteko. Juanak, ahizpak eta alabak egiten zuten lan tabernan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zuek tabernan jaten emuten zenduen?
-Bai, bai.
-Baiña bazkarixak eta...
-Baitte, baitte. Geukena.
-Eta garai hartan orturik edo, oillorik edo bazeunken?
-Oilluek? Bai. Oilluek eta konejuek be bai.
-Ganaurik ez baiña...
-Bai, bai, bai. Guk tabernie ipinitta gero ez. Ganaurik ez gauken. Baiñe aurretik beti egon zien. Anai-arrabak, hiru anai arrebak egon zienien be beti egon zien.
-Eta tabernia ba etxerako oilo eta koneju eta zer?
-Bai, bai. Gero kendu gittunan guk oilluok? Bai, taberna ipinitta gero bai. Lan asko gaukan tabernan, ene! Zenbat tripiki! Eta zenbat makaillau! Eta asteazkenerako gertaketan gittun kantitadie. Eta esateotsut, itten gittunien hainbeste txarri, hamabostien behiñ txarrixa hildako hillek euki gittun, e. Eta dan-danaz itten gauen txorixuk. Txarri danaz txorixuk. Bai, txorixuk saltzen gittunen (...) Baiña orduen irabazi etzan ezebe itten baiñe. Enee! Lana bai, jotake ta jotake ta jotake!
-Lana etzan kobraitten.
-Ezta kobretan, keba! Baiñe nire gizonai etxakon gustetan tabernako... mostradorerik eta ez. Alabai be etxakon gustetan.
-Tabernan zeintzuk egiten zenduen, zuk?
-Bai, eta horrek be bai makiña bat. Gure Axunek be asko eiñ euen lana. Da geu bixok.
-Eta gizonak?
-Gizonak bai baiñe gizonak gutxi.
-Tabernan ez.
-Tabernarako bai, baiña tabernan ez?
-Tabernarako be ez pentsau, e.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia