Kanoikada bat baserrian
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-046-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Arrasate.
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko otsailaren 11a
- Iraupena: 0:01:54
- Erref: ARR-046/011
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina
Transkripzioa
-Eta gu etorri giñen etxera. Etxiek euken kaiñonazo bat! Hau lekue ezebe ezta, honen aldien haundixe. Eta anai bat habillen, anai gaztiena ia fabrikan sartute, harek gixajuek hantxe eitten euen bere bizimodua.
-Eta kaiñonazua etxe barrura sartu zan?
-Sartuko etzan ba? Dana zisko eindde. Ta lelengo-lelengo aittek eta amak pentsau euen lelengo-lelengo ba esan arotza ero igeltserua ero bihe dana ta hori iñ. Itxurie danez aittek euken aurretik hamen diru apur bat kaja ahorrosien edo bankuen edo gure dan lekun. Eta kanbixau ein bihe zan, etxien dauken dirue be kanbixau ein bihe zan, klaro, dirue bihe zan eta. Salbokondutua eskatu (...) horra joateko, Durengo baiño harutzatxuagoko herri baten eitten zittuela salbokonduktuak eta. Aittei esan utsien eztauela harentzako salbokonduktoik. Eta guk aber zer janda zer eranda egongo giñen gu? Ta honek etorri zien, honek aizta bixok etorri zien San Juanetatik zenbat egunera? Lau egunera? San Juanetatik lau egunera etorri zien Bilbotik, baiña honek guk baiño komenentzia hobie euki euen, automobillien honek Mietzeraiño, Kanpazar ondoraiño, eta guk oiñez ein geuen ha biajie gerra denporakua. Gerra denporie billurgarrixe zan, e.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!