Neskame Zestoan
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Arrasate.
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko otsailaren 11a
- Iraupena: 0:03:05
- Erref: ARR-046/003
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Lanbideak » Neskameak
Transkripzioa
-Eta hantxe hamahiru urte eindde gero, da aurretik be basarrixen makiña bat lan eindde ta, nun ez lana; euen lekun.
-Eta zenbat urtekin joan zinen lehenengo aldiz.
-Lenengoko aldiz joango nintzen hamazortzittik hemeretzire.
-Eta ze langintza klase egitten zeuen hotelian?
-Hotelien lelengo kuartuetan eta, kuartuek-eta garbiketan da; baitte jantokixetan eta hori be bai. Baiñe zazpi urtien kafeterixan egon nitzen (...).
-Eta uda partian bakarrik?
-Bai, uda partien bakarrik. Eta gero ni pozik joaten nitzen (...). Han etxauan lorik eitteik, e. Han lo gutxi eitten zan.
-Zestuan?
-Eneee!
-Beti juergan?
-Juergan bai, juerga edarra jauan. Jaiki ezkero behin lanien; da gau ta egun. Esan be ezin leike iñ hango kontuik. Haik holan ixtie hoba da.
-Asko egongo ziñazien, ezta?
-Bai, langille asko. Udako denporan agostuan da dana beteten zanien da asko. Baiñe eindde, e! Eneee! Esaten eusten niri beste neskak, “hi ondo ikusitta hao”.
-Langilliena, ezta?
-Eztakitt, eztakitt zegaittik. “Hi ondo ikusitte hao baiña”. “Egon laikek bai holan”. Bai, eindde, eindde kristonak, e.
-Zuek han orduan aberaskilluak eta ezautuko zittuein, ezta?
-Asko! Eneee!, urtero-urtero etorten zienak pe kantidadie euen Zestonara. Urtero-urtero etorten zienak. Eta eurek esate oskuen “ene, qué alegría” ikusten giñunien han gengozelako. Baeuzen portuges batzuk etorri zienak bost urtien illeran-da ekarten oskun Oporto.
-Ardaua, goxo-goxua.
-Bai. Eta danetakuk egoten zien, jentie danetakue dau. Guk asko ezauketan gittun batzuk eta batzukin lagun haundixek gintzen, beste batzukin hainbeste ez, baiña. Eta gero Ameriketako jentie be jatorra. Ameriketako jentiaz asko lan eitten euen han hotelien.
-Zer zien, amerikar euskaldunak ala inglesak?
-Asturianuek izetez. Han egoten zien hiru-lau famelixa edo; baiñe kantidadeko jentie. Urte askuen etorri zien eta asturianuk zien. Asturianuk edo gailleguk edo asturianuk, horkotxe jentia.
-Gerra ostian juandakuak?
-Bai, bai, batzuk bai. Baiñe oso jatorrak, e. Harekin be lagun haundixauek beste batzukin baiño, baiña bueno, bueno.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!