Arrasate (Gipuzkoa)

"Matonenak"

"Matonenak" <p>Udala auzoko Garaikoa baserrian jaio zen Juana 1922ko martxoan. Dena dela, "Matonenak" izenez ziren ezagunagoak. 13 urtean udaro joan zen lanera Zestoako hotel batera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-046-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Udala auzoko Garaikoa baserrian jaio zen Juana 1922ko martxoan. Dena dela, "Matonenak" izenez ziren ezagunagoak. 13 urtean udaro joan zen lanera Zestoako hotel batera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Juana Okina Setiaga.
-Eta ze egunetan jaiotakua zara?
-Marzuen hogeta zazixen, urtie hogeta bi. "Del año veintidos, veintidos". Bai, hogeta bi, hogeta bixen. Eta oin dauket larogeta xei urte, zazpi ein biher marzuen. Jaixo giñen Udalan, eta hori izen gaztiena, eta nik horri segiduten nutsen. Eta bestiek ba aberba zortzi. Beratzi izen giñen, bat guk eztou ezautu. Zarrena orduen denporan ez dakit ba nik, meningitisa edo zeraz hil zala, baiñe zaharrena hil zan. Eta zortzi, zortzi illaran, e. Urte bittik urte bire gure edadie, danok euki dou.
-Urte bittik urte bira?
-Bai. Danak zortzirok urte bittik urte bire. Horrek eta nik pe bin urten diferentzie dauku eta gero niri segiduten dustanak be bai eta hori be bai. Oin bizik gare hiru ahizpa; zaharrenak dauko larogeta hamahiru, ein bittu. Eindda dauken ala ez?. Larogeta hamahiru ein bihe daue San Jose egunien eta gaztiena hori.
-Gaztienak orduan hamasei gutxiago, hemezortzi gutxiago?
-Ondion gure beste bi anai zaharrauak zien, e, Grabiela baiño, oin bizi dana baiño. Eta beste aizta bat be bai, horrek danok zaharrauak zien.
-Eta zu zer zara, Matronen jaixua ala Matronera ezkonduta?
-Ez, hantxe etxien bizitte. Hoixe da gure etxie jaixo giñena.
-Baina hori da Matone?
-Matrone, Matonen etxie esate utsen lenau, eta geuri be Matonenak esateoskun, baiñe hori Garaikoa da. Etxien izena Garaikoa da, Garaikoa. Bi bizitzako etxie da.
-Eta zu Matonen jaixo eta Matonen ezkondu egin zinan?
-Ez, ez, ez; bai, gixona. Eta gero handi hona pasua dienak. Ez, ez, ez. Bai, bertan jaixo eta bertatik ezkondu, hori bai, baiñe eindde, bixen bittartien joan giñen, hamahiru urtien juan nintzen hotel batera lanera. Udako denporie.
-Nora?
-Zestonara.
-Balnearixora?
-Ez, hotelera. Oiñ hotela ia desaparezidu zan, hotelekuek danak hil dittuk /hilttuk/ moja bat izen ezik beste danak hill die. Eta oin ha, urte askuen euki dou amistadie ta gauzie baiñe haik juan hittunan.
-Eta oin hutsik dago?
-Etxe barrixek eindde; etxe barrixek eindde dau, handik hoteletik segiduen dau balnearixua. Baiñe hamahiru urtien juan nitzen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia