Arrasate (Gipuzkoa)

"Salbokonduktoa" trenez bidaiatzeko

"Salbokonduktoa" trenez bidaiatzeko <p>Ama joaten zen Maringo gizonen arropak garbitzera. Trenerako txartela hartu aurretik, kuartelean jaso behar izaten zuten ibiltzeko baimena, "salbokonduktoa". Alabaina, oinez joatea libre zegoen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-044-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ama joaten zen Maringo gizonen arropak garbitzera. Trenerako txartela hartu aurretik, kuartelean jaso behar izaten zuten ibiltzeko baimena, "salbokonduktoa". Alabaina, oinez joatea libre zegoen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Baiña hola samur marietekua izan naiz betik e? Umetan be, bueno, ni Mariñera fan baiño gurau izaten neuen oiñez fatia. Eta gustau itten jatan hara fatia, e?
- Baiña oiñez, kotxien ez.
- Gero trenien faten nitzen, eta trenien fan barik be geldiketan gitzen e? (…) Falta itten otsen amari… Gure amak fan biher izaten auen hango erropak garbiketan hillien behin-edo. Jeneralien gaiñera faten zan eurixa hasten zanien, orduen etxien be ez euen urik, han baserrixen ez auen urik. Ta bai, errekara, bertantxe auen eta ondo. Baiña faten zan eurixaz, ta kanpuen hartzen auen eurixori zerien, teillatutik, berotu, bota zerori te ba han garbiketan ziren erropok eta gero labaderuen edo zerien aklarau eta ya esta. Eta orduen faten zan trenera, eta trenien falta itten utsen estaziñuen kartillia-edo… zer euen, zerori hartu aurretik, billetia hartu aurretik, zela esaten jakon, salbakondukto-edo atara biher zan, eta […] sekula be.
- Salbokonduktua hemendik Mariñera fateko?
- Hemendik eta Mariñera fateko, behin baiño sarrixago buelta egindda nau.
- Eta hori nok emuten eben hori?
- Kuartelien. Akordetan naz gaiñera azkenengoko aldiz fan nitzanien, nire aiztiek nik baiño lau urte gutxiago euken, oseake nik baneuken zorzi ha lau, eta harek ekarren, nik poltsie erropakin tte holako gauzakin, poltsie, eta amak ha aupaz zuela, eta fan gintzen kuartelera, azkenengoko aldiz akordaten naz. “Me tienes que hacer el la salvaconducto para poder ir a eso”(…) eta emun eta aide, eta gero ya bixartik etorri ahal izaten zan. Baiñe ha be eukitten zauen egunetarako, eta gero hurrengoko egunien fan biher zauen edo handik zortzi-hamar egunera, barriro barrixa. Eta halako baten ahaztu zan hori, e? Eta gurien aitta faten zan Mariñera eta horixe ez ataratia arren, oiñez faten zan.
- Ha, baiña oiñez fatia libre zan baiña trenian fateko…
- Trenien fateko harek falta itten otsen. Eta oiñez faten zan ba hemendik Atxabaletara faten dan letxe, eta gero Atxabaletatik Eskoriatzara eta Eskoriatzatik Mariñera neu be fanda nau oiñez hara. Trenik eta ezer ez euen denporan. Trenik barik be egondakua da ta.
- Zuk ezagutu zeben hemen trena ifiñi zanien?
- Hemen? Honbre, ondion noiz kendu daue? Umiek be akordetan dira gurien neskatilla-mutikuak be.
- Baiña zuk esan dozu trenik ez euenien akordaitten zariela.
- Klaro, trenik ez euen ba ez euelako, “que si la guerra, no guerra, y estaba sin tren”.
- Baiña bestela zu umia ziñanetik…
- Ni umia nitzanien trenien faten nitzen hara. Ta Atxabaletan sartu orduko ya…

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia