Arrasate (Gipuzkoa)

Fedea galtzen doa

Fedea galtzen doa <p>Berba egiten ikasi ezin zuten umeak auzoko ermitara eramaten zituzten. San Anton eguna ospatzen zuten, gero auzoko jaiak eta azkenik abuztuko "Blanca"k. Garizuman kalbarioa ere egiten zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-044-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Berba egiten ikasi ezin zuten umeak auzoko ermitara eramaten zituzten. San Anton eguna ospatzen zuten, gero auzoko jaiak eta azkenik abuztuko "Blanca"k. Garizuman kalbarioa ere egiten zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta esaten dotset etxien, ikusiko dozue hori zerori botaten dauenien, mutikuei esaten dotset, mutillei esaten dotset: “Ramon, fan biher dok eta hantxe zulo bat jak, eta hantxe garbittu in biher dok ha zulue”. “Neu ez noie hara”. “Ba han zuluen dirua jak”. Dirua edo holakotxe zeozer, gauzan bat. Halakotxe zerak itten dost, holakotxe kuadro bat dau horman, kanpotik eta ezebez e? Baiña bertan barruen zerraute daue zera, eta hantxe barruen…
- Zeozer egongo da.
- Zeozer, dirua edo zeozer bajak. "Bueno, ni ez noia hara". Ba ni gaztiaua banitza fango nitzekek. Pasaten dana aterik be ez dau oin, atie be zerraute dau lehengue, eta santurik be ez, ermittarik be ez, eta ezebez. Eta lehenago faten zan berbetan ez ekixen umiek be, hara faten ziren eta han santu horri gailletak ipiñi atzamarretan holan…
- Gailletak?
- Bai, santu horri ipintten jakon eta errezau eta gauzak in, eta gero berbetan ikasten auen jentiak. Asmetan ez euenok-eta, eta oin holakorik be ez dau eta, oin ezebez. Lehenau danok [...] gitzen, ba fan edozer gauzetara. Faten gitzen, ni hara ez nitzen faten, eneruen San Anton, gero Patroziñuak izaten zittuan, aste santutaik ez dakit bigarren-hirugarren astera-edo jaixek, auzokuek. Eta gero agostuan barriro Ama Birjiñian egune. Hiru jai bai. Eta horrek dauko, nik ez dot ikusi ha zera, "pero de" Uranga edo holakotxe pintore baten pintturie, hor eliza hortan ataratakue.
- Urangana?
- Uranga uste dot dala.
- Eta ondiok hor dago edo…?
- Ez, bertan ez, beste nunbaitten egon biher dau.
- A, horri ataratakua?
- Hor ataratakua. Neuk ez dot ikusi baiña entzunde leku askotan dauena. Eta horra faten zan Garizuman be, bueno, Etxaluzetik gora hor kanteratik, kamiñue, kamiñue be ez, bidia euen Begoñara, enda kalbario edo zela esaten jako horri zeorri? Horixe zerori be bai. Baiña hori be dana hondatute dau, hor be ezebe ez dau! Bai egongo dire zeozertzuk baiñe, porke horko kanterie, oin kamiñue pasaten dan lekuen, hor kamiñue pasaten zan lehen, kamiño ez, bidie. Eta gero hor pasau auen kamiñua.
- Eta kalbarixua hortik itten zan?
- Kalbarixua hortik izaten zan, ta Aste Santua […] lurrei mun emunde, tremendo, ederki.
- Fedia izugarrixa, e?
- Fedie bai, orduen? Esan itten euen, fan eta jun itten gitzen, eta oin berriz ez dotsu deiketan iñora be. Batien ezin dozulako, bestien ya sinisketan ez dozulako, eta beste milla gauzagatik, ya… martxa hontan iñok be ez dau federik hartu biher, e? Guk be ez. Nik ikusten dot etxien, neure buruari esaten, ixilik egon biherko juat, bestela bazterrak endreautan neuk.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia