Arrasate (Gipuzkoa)

Bonbardaketak hurbil

Bonbardaketak hurbil Gerra denboran lagunekin tortoloska jolasean egoten zen etxeko larrainean, 100 metrora bonbak erortzen zirela. Etxe inguruan zegoen kobazulo baten gordetzen ziren bonbardaketak izaten zirenean.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-044-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra denboran lagunekin tortoloska jolasean egoten zen etxeko larrainean, 100 metrora bonbak erortzen zirela. Etxe inguruan zegoen kobazulo baten gordetzen ziren bonbardaketak izaten zirenean.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta holaxe nire ume denporia. Eta gero gerra denporan, bueno, “de la Ceca a la Meca”, bueno. Baiñe sarrittan esante dot, oin ikusten duanien jentia ariñeketan eta zerien, gerriak ez dotsu personiari billurrik emuten. Neure ustez e? Porke ni akordetan naz Zerrajeran bonbak botaten, ta Etxaluze baserri bat euen hor, oin barrixe edo zeozer itten badabitz ba hor? Hor euen baserri bat, eta hori soluori eta hori danori ba garbi auen, dana solua zan, artue eta garixe eta holaxe landuta egoten zan. Eta hor garbi. Eta han larraiñien holako arbola zer bat euen, kastaiña arbola baten zatixe, eta hankalatraba jarri han eta tortolizka egoten gintzen. Eta gu tortolizke apurtuaz haintxe e? Eta bonbak botaten Zerrajeran berrogeta metrora, eta gu “tan felizes”. Ta akordetan naz gure amak hemendik uluke, “baiña zereri deiketa otse andriorrek?”, esan be e? Esan be, eta eukiko nittun nik zortzi-beratzi,zazpi-zortzi urte-edo, asko gehixau ez. Ta bertan behera, bertan tortolizok itxi eta etxera ariñiketan. Etxera etorri, ez zare enterau be in! Ez zare hau be in! Ez dozu hori be in! Ba, asko gekien guk…
- Zuek orduen bonbardeua etxe onduen euki zeuein.
- Hori Etxaluzen zan. Zerrajeran, ba berrogeta hamar metro, ehun metrora, eta Bastarretxe hemen beste berrehun metrora, hori danori euen bistan, zabalik, ikusi itten zan gaiñera. Uluke bentanatik etxera etorteko, eta ni enterau be ez.
- Zuek trankil.
- Horixe trankil.
- Baiña bonben zaratiakin entzun be ez.
- Ez, entzun be ez gaiñera, entzun be ez. Ta han bonba botaten han, eta gu zerien, bueno. Eta holakuak in eta gero han, oin klaro, ez daz horreik gauzok baiña kanteran be bai euen beste kobazulo bat, han be egoten gintzen. Aittajauna euen gaiñera nausixa orduan, eta ha larriketan zan bakoitzien etxetik hara faten zan, txabolara. Eta oin ya etxabolak be tapauta edo ez dakit zela dazen. Eta gero alde batetik sartu eta bestetik urten itten gauen. Ha be zarraute dau.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia