Arrasate (Gipuzkoa)

"La Potritos"

"La Potritos" Zortzi urterekin hasi zen eskolan. Urte eta erdian ez zuen berbarik egin eskolan, erdaraz ez zekielako. Bizpahiru urtez "La Potritos" maistra zorrotzarekin ikasi zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-044-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Zortzi urterekin hasi zen eskolan. Urte eta erdian ez zuen berbarik egin eskolan, erdaraz ez zekielako. Bizpahiru urtez "La Potritos" maistra zorrotzarekin ikasi zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta eskolan zenbat urtekin hasi ziñan?
- Eskolan zenbatekin, ez dakit ba, zortzi urteaz-edo. Hamen gerra denporia “treinta y seis” sei urte, ba eskolatik jai, eta gero beste urtebete baten-edo… gero zerik ez dauket. Eskolan ibili nitzala ixilik bai, urtebete eta erdixen ixilik. Nik maixueri, maistrieri eta iñori be ez notzan berbarik itten, ixilik, ez nekixen erderaz. Lehenengo berba in nauenien erderaz edurra zan baten. Edurra eta guztiakin akordetan naz gaiñera. Nik in nauen deklaraziñua orduen! Eskolan e? Gebitzen errekreuen, han barruko zeretan, eta “como está edurrando” esan neuen. Lehenengo baten esan notsan bati, lagunari, Miren, akordaten haz ze esan nunan eta zenbat barre in eiztenan-ta? Ez. Ba ni ez zatan akordetan. Zenbat barre heuk eta inguruko danak, (…) danak barre in eiztezuen. Baiña gero ez nitzonan ixilik egon, betik egitten nixonan, txarto edo ondo, ixilik ez behintzet. Baiña urtebete eta erdi gutxienez eskolan eta ixilik. Bai, itten zauen lagunakin berba baiña hola altu sekula be ez.
- Lagunakin euskeraz edo erderaz itten zeben?
- Lagunak be euskaldunek zien.
- Hori ba.
- Lagunak be euskeraz, baiñe zelan derrigorrez erderaz in biher zan, ba ixilik gu.
- Kastigau eta…
- Gero maistria be halakua geuken, “la Potritos”.
- “La Potritos”?
- Bai.
- Kanpotarra zan?
- Naparra zan. “La Potritos” atsu horreaz danok akordetan gare, haregaz, “con la Potritos cuando estuvimos en la escuela”, eta bai, zelako ederra zan e? Neskazaharra, bueno, neskazaharra zalakotan gegonzen. Holan ibilleria be zelebria euken e? “De pies planos” edo, holakue. Ta oso ondo ibiltten zan, eta hola moiñotxo batzuk hemen, dotore. Baiña “la Potritos” gora eta “la Potritos” behera.
- Eta kastigau itten zindduein…?
- Kastigau, betik kastigaute! (…) Kumunera faten ez oskun izten. Permisua eskatu, orduen permisua eskatu biher zan, (…), holaxe zanien be…
- Eta zenbat urtietan euki zeuein “la Potritos” hori?
- Potritos urte pare baten bai, edo hiruen.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia