Arrasate (Gipuzkoa)

Kalean jaio eta bizi

Kalean jaio eta bizi <p>Kalean, Zaitegi etxean, jaio zen Asun. Baina bere umetako oroimen gozoenak aitajaunaren baserrian igarotako oporretakoak dira, Eskoriatzako Marin auzoan. Ezkondu eta gero etorri zen San Andresko Ibaialde etxera bizitzera eta harrez gero bertan bizi izan da. Asun 1930ean jaio zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-044-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Kalean, Zaitegi etxean, jaio zen Asun. Baina bere umetako oroimen gozoenak aitajaunaren baserrian igarotako oporretakoak dira, Eskoriatzako Marin auzoan. Ezkondu eta gero etorri zen San Andresko Ibaialde etxera bizitzera eta harrez gero bertan bizi izan da. Asun 1930ean jaio zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zu zeu, Axun, hemen jaixua zara?
- Ni Mondrauen kalien, nire ama zan Begoñakue eta aitte Maringue.
- Maringua. Gatzagara bidian.
- Marin, Eskoriatza. Dauenik auzorik onena. Nik ume denporan pasau dudan denporarik gozuenak hantxe pasau dittut. Bakaziñotan fanda aittajunaz.
- Baiña aitta hona, Mondrauera ezkonduta.
- Aitta eta ama Mondrauen bizi ziren, bata Begoñakue eta bestie hangue… kalien.
- Ze kaletan jaio ziñen?
- Kalien? Zaitegi etxien, Kukuenetik hirugarren atartia uste dot dala. Zaitegi hori…
- Etxiak izena eukan? Ez zan numerua eta hola? Zaitegi etxia?
- Alkilaute bizi ziren, itxuria.
- Errentan?
- Han etxe hortan, eta han jaixo nitzen ni. Gero Bastarretxen bizi izan nitzan, hor beste etxien.
- Beheko etxetxo hortan?
- Gero hortik fan nitzan barriro kalera.
- Baiña hor bizi ziñan aitta-amakin?
- Aittaz eta amaz, umia nitzela, sei-zazpi bat urte arte-edo. Handik aguro etorriko nitzan, kaleko akordurik ez daukat, hemenguak bai.
- Oseake kaletik Basterretxera eta Basterretxetik…
- Basterretxetik berriro kalera, eta kaletik honaxe, berrogeta hamar-berrogeta hamaika urte-edo daroiet hemen. Hemendik ez noia aldaketan ya.
- Zu orduen hona be zeure aitta eta amakin etorri ziñan?
- Ez, aitta eta ama, aitta hildda euen orduen, eta etorri nitzen, ama be honaxe etorri zan, ama eta hiru aizta, lau aizta gare.
- Eta zu ezkondu orduen hemen in ziñan?
- Ez, ezkondu eta gero etorri nitzan hona. Bai, aurretik euen egindda etxia baiña etorri gero.
- Zelan dake izena etxiak?
- Ibaialde, bai, beheko atian dau ipiñitte. Eta gero gure oillotegira doien, oillotegi, lehenago guk oillotegixa esaten gotsen, ortura doian atie, ha aberixau eta arregletako begire dau. Beherutze dagon tartie.
- Atetxo ha?
- Bai. Eta gero harrezkero hementxe bizi izan naz, eta aurretik kalien, eskolan eta, erderaz ikasi-tte.
- Zu ze urtetan jaixo ziñan?
- “Mil novecientos treinta, doce de setiembre del treinta”.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia