Ogia garesti gerra osteko gosetean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-042-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerra osteko gosetean, eurek patata-hazia sartu zuten soroan; baina, gauez, norbaitek hazi guztiak atera eta eraman egin zituen jateko. Ogia lortzeagatik, Asunek bere bizia arriskuan jarri zuen.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Arrasate.
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko otsailaren 10a
- Iraupena: 0:03:19
- Erref: ARR-042/015
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean
Transkripzioa
- (Asun): Baiñe falta, falta gerra denporan geuk esateko moduen, falta izan gauena izan zan ogixe, ogirik ez.
- (Arantxa): Honbre, baserrixen holako situaziño baten, bueno oin be ogixe eta olixue faltauko leixkio. Zer jana ba ez dakit. Guri faltetako, beste askoi be faltako litxakio, ez?
- Guri Oñatin baserritar batzuk esan doskue gerra ostetxuan kaletik, kalien jentiak dirua bai baiña jatekorik ez. Eta faten zirela eske baserrittara, zerbait jateko faborez.
- (Arantxa): Honek esaten dau, patatie erein eta hazixe atara gabien.
- (Asun): Patata-sailla sartu guk…
- Eta hazixa etara, jateko?
- (Asun): Gabien. Patata-sailla dana patata-hazixe dana atara, eta bape barik itxi.
- Hori sekula entzun barik neuken.
- (Arantxa): Hemen bai, esaten daue.
- (Asun): Eta gorrixek, eta... bueno, reketiek zien hona etorri zienak lehenengo, haik ez zien personak e? Hareik salabajiek zien.
- (Arantxa): Kontuz berba eizu, bestela kartzelara igual erungo zaue eta.
- (Asun): Erueten banaxone, ez jak... urtebeteko bizixe jaukenat eta. […] Eta ogixe falta gauen. Gu gintzonan, zenbat? Hiru, lau, sei neska. Sei neska gu etxien, eta aitta-amak eta aittajaun-amandriek. Eta hor ikusten dou reketien banderie Murugaingo puntan. Eta ordurako Mondraueko miliziano bat hil euela Untzillen eta beste ez dakit nun hil euela beste bat eta horreik danok entzunde eta banderie ikusi gauenien, " ene ba! Horreik ogi zurixe jakarrek". Guretako ogi zurixe zan, besteik ez geuen falta guk, ogixe. Ta gu sei neska, hor […] beste sei, danok urteten dogu kuadrillan, ogitten, zera, Murugaiñera, eta ikusten gaue Larratxutik […] ekiten dosku /ekitosku/ tiroteue, goiko puntatik etorri zien aiñeke geuana reketiek, hil in biher giñuela ta: "esos niños le van a matar". Ta etorri ta ebatu oskun ta “¿pero a dónde vais?” ta “a por pan blanco”, erderaz be ez gekixen, “a por pan blanco”, ta motxillatik atara eta holako txusko bana emun oskuen eta buelta ein ta etxera.
- Zenbat urte zeukatzun zuk orduan?
- (Arantxa): Hamahiru-hamalau, ez?
- (Asun): Hamalau ez, hamahiru urte. Hamahiru. Baiñe orduko gauzak goguen gehixau atzokuek baiño.
- Bai, akordaitteko modukuak dira horreik, e?
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!