Arrasate (Gipuzkoa)

Gorriak (soldaduak) etxean

Gorriak (soldaduak) etxean Gerra denboran errotak zigilatu egin zituzten. Frontea Gesalibarren egon zenean, Enuzketa baserrian miliziano gorriak egon ziren. Baserria biltegi bihurtu zuten; kontserbako janariz, oinetakoz eta bestelakoz bete zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-042-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra denboran errotak zigilatu egin zituzten. Frontea Gesalibarren egon zenean, Enuzketa baserrian miliziano gorriak egon ziren. Baserria biltegi bihurtu zuten; kontserbako janariz, oinetakoz eta bestelakoz bete zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gerra denporan?
- (Asun): bai, bueno, gerria aurrera jun zanien, baiña berandu artien ez. Baiña guk etxien garixa zelan hartzen gauen, ba etxien, baiña gero honeik […] errotia geuken guk hor, etxien garixa hartzen gauen, errotan garixori ixo eta etxien ogixe itten gauen. Baiña gero hasi ziren errotia prohibiuten.
- Bai, prezintau in zittuein.
- (Asun): prezintau. Eta ha prezintau auenien, baserrittar bakotxairi ez dakit zenbat anega aiuntamientuan entregau eragitten oskun. Ha aiuntamientuara entregatera juan in bihar neguen. Patatak be bai, eta milizianuak, gorrixek, egon gintzan denpora dana, geu; sukaldia aukien Santa Agedako medikuen etxien, sukaldia aukien hona janarixak igoteko, astuakin janarixak igoten otsien soldauari. Ba hauxe zan, alde bat, pittin bat haunditxuagua hor […] hau egon zan toperaiño beteta, toperaiño, atun latak, antxoak, sardiñak, eta txokolatie torriek, torriek e.
- Gorrixentzako?
- (Asun): Gorrixendako ekarritta. Eta tabakuak, bueno, nik ez dakit zenbat, zelako kajakadak tabakuak etorri.
- Eta zenbat soldau inguru egozen ba hemen?
- (Arantxa): hemen zera euen…
- (Asun): frentia eukien.
- Frentia ber-bertan egon zan?
- (Asun): ber-bertan, ba Larratxutik hau, Larratxu… hementxe, hemen zuk igo zauen ba Baztergaiñera? Han Baztergaiñen ha lautada bat badau ba?
- Bai.
- (Asun): handik lautadatik, Larratxutik lautadatik Murugaiñera zerraduria in euen.
- Zerraduria e?
- (Arantxa): nazionalak alde baten eta bestiek beste aldien.
- (Asun): reketiak pasau ez daittezen bestiek hara, zerradurie, hemengo gizon guztiek ibili ziren […] hareik zerradurak egitten, eta hemen etxien orduentxe sartu ziren katiuskak.
- Soldauak katiuskakin.
- (Asun): soldauentzako katiuskak, baiña…
- Hemen abarkak, ezta?
- (Arantxa): honbre! Fabrikako gure denporan be bai e?
- (Asun): katiuskak, zelako katiuska pilluak, zakukadak e! […] danak errepartiu ziren.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia