Arrasate (Gipuzkoa)

Gaixoak sokaz lotuta

Gaixoak sokaz lotuta Arantzak zazpi urte zituela, gaixo batzuk elkarri sokaz lotuta ikusi zituzten, zuhaitz baten inguruan bueltaka, zigortuta. Ihes egindako gaixoak auzotarrek itzultzen zituzten ospitalera.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-042-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Arantzak zazpi urte zituela, gaixo batzuk elkarri sokaz lotuta ikusi zituzten, zuhaitz baten inguruan bueltaka, zigortuta. Ihes egindako gaixoak auzotarrek itzultzen zituzten ospitalera.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- (Arantxa): zazpi urtekin ikusitta daukat, zazpi urte baiño asko gehixau ez neuken, pelikula bat letxe. Hor parrokixia dauen atzian auen pabelloi haundi bat, eta han zeren platanuek, arbolak, eta gehixenak hor egozen geixo agresibuak, eta abare batek erakutsi oskun teillatutik, elixien goiko zeretik. Sotanakin, tunika azul batzuk mahonezkuak, danak burdi-sokiaz lotute alkarri, arbolak erdixen-ta., ta bueltaka.
- Hori zertarako itten euein?
- (Arantxa): zelako pelikulia daukaten! Bueno, zigortuta egozen, eta orduen batek itten beuen, jausten bazan, bestia aurrien.
- Alkarri lotuta.
- (Arantxa): bai. Holako, ez dakit, hiru-lau metroko espazio baten.
- Eta egun dana hantxe bueltaka?
- (Arantxa): ba jare in arte. Ni umie nitzan… zazpi-zortzi bat urte? Igual ez.
- Ba hori ume batek ez eben entendiuko ezebez.
- (Arantxa): grabau jaten pelikulan letxe, in nosten inpresiño bat!
- Personak e? Ganauak baiño okerrago tratau e?
- (Arantxa): bai, bai. Nere aittek ganauak hola ez zittuan tratau, akaso egunen baten emungo utsen, baiña bestela ez. Baiñe orduen zan beste mundu bat uste do nik.
- Bai, kultura gutxi, ignorantzia, ignorantiak.
- (Arantxa): bai, jangoikoa aurrien hartu te egurre.
- Hala arreglaitten zan dana.
- (Arantxa): bai, bai, bai. Ba geixo asko euen, asko, hona ihes egindda eta etorri zenbat? Zemat geixo eruenda ete gaoz gu bueltan!
- (Asun): hona etorri eta ihes egindda, hemendik ihesi, eta etorten ziren hona, eta etorri eta gosiak.
- (Arantxa): ardaua edo zigarro bat-o, orduen Kuarteroia edo izaten zan.
- Kuarteroia bai, ezagutu dot nik be.
- (Arantxa): edo Idealak edo ez dakit holako tabako merke bat betik egoten ziren. Bat o bi emun, engaiñau, eta hala, guazak!
- (Asun): […] horraxe eruan, eta yaesta, barrure.
- (Arantxa): etorri bixar e? Bai. Orduen telefonorik be ez auen, eta orduen ba entregau itten ziren.
- Ihes eginddakuak.
- (Arantxa): bai. Oiñ ez, […]

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia