Deguriako granjak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-040-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bixenteren garaian jada artzainak ez ziren jaisten meza entzutera Araotzera, baina bai tabakoa bukatuz gero tabakotara noizbait. Artzainek txerriak hazten zituzten gazurarekin. Bixentek ardiez gain sei txerri ere zaintzen zituen.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Arrasate.
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko otsailaren 09a
- Iraupena: 0:02:57
- Erref: ARR-040/019
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Baserria » Baserriko lanak » Artzaintza
Transkripzioa
- Eta zuek ze itten zeuein, mezia entzutera domekan Araotzera faten ziñain?
- Ez, gu ez, gure denporan ya ez zan itten hori, aurretik bai, aurretik pastore danak gaztaiak in tta Araotzera mezetara, eta gero bueltan danak mekauendios baten. Lan danak egitteko, txarrixak gobernetako, danak mekauendios baten! Eske Degurixatik Araotzera fanaldixa dau e?
- Horixe dauela. Bajaittia samurra.
- Eta igotia? Ni fanda nau Degurixatik Araotzera oiñez bastante bider, eta birrittan nau bajaute tabakotan Mantxuenera, tabakua falta. Gure etxabolia apartetxo egitten da Gazteluko eskortia, Gaztelu aldera, handik hartu eta Mantxuenera tabakutan. Baiña ez, mezetara ez naz fan, mezetara ez naz fan.
- Eta orduan txarrixak, gazuria eta emuteko, txarrixak eukitten zittuein?
- Txarrixek bai, txarrixek danok eukitten gittuan. Migelek ez euen eukitten, eta Migelen gazurak neuk jasoten nittuan. Gregoriok eukitten zittuan txarri bi, Muxibarrek beste bi eta nik eukitten nittun sei bat txarri. Txarrixak erueten ziren hor hogeta bos bat kilo ingurukuak eta ehun kiloko txarrixak askotan bajetan gittuan. Gazuria oso ona da.
- Baiña gazuriakin bakarrik ez zeuein…
- Gazuriakin bakar-bakarrik. Gazuria bakarrik.
- Ha txarri okelia gozua izan bihar zan.
- Ba gero horrek txarrixok jaten ez dakixe, bakarrik zurrut itten. Asunek-edo emuten jakuen baiña bakarrik jaten ez dakixen. Eta horreik gero etxera ekarten zirenien galdu itten euen. Klaro, jaten ikasi barik. Leheningo urte bixen edo euki gittuan etxien gero udatzenien hiltteko, zeatik guk geuk txarri asko hiltten geuen eta etxien hazten gittuen hamalau bat txarri-edo, enda itten gittuan gazura txarrixak mendittik ekarten ginttuanian, hurrengoko egunien edo hurrengorakuen mataderixara, kendu itten ginttuan, zeatik eze jaten ez ekixen eta galdu itten euen. Baiña bestela txarrixa gizendu? Txarrixa ondo gizenketan zan mendixen, oso ondo. Ondo gazuriakin.
- Ha bai izango zala okela garbixa.
- Horixe garbixa. Bai, bai, txarrixak gazuria bakar-bakarrik jaten euen.
- Ze eukitten zittuein, libre edo etxabolan?
- Libre, bueno, guk txabola barruan baiña goizian jare itten otsien bestiek be. Guk geukan zerradura zailla haundixa geukan eta masbien libre ibiltten ziren. Enda gero peligrosua izaten zan gazuria, egunero gazuria gordiñik emun eta emuten otsien odolen atakiak, fuertiegixa, eta orduen egitten geuan goizian egosi gazuria eta illunkaran egositta emun gazuria, goizian gordiña, trukauta. Baiña txarrixak, txarrixak egoten ziren bilddurgarrixak egoten ziren, txarri haundixak egoten ziren.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!