Arrasate (Gipuzkoa)

Artzainen artean giro ona

Artzainen artean giro ona <p>Deguriako artzainak ondo konpontzen ziren elkarren artean. Goizetan, batez ere, ardiak bildu eta ekartzerakoan, bata besteaz asko arduratzen ziren. Bakoitzak bere lanak egin ondoren, tertulian elkartzen ziren, bai eguerdian eta baita arratsaldean ere.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-040-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Deguriako artzainak ondo konpontzen ziren elkarren artean. Goizetan, batez ere, ardiak bildu eta ekartzerakoan, bata besteaz asko arduratzen ziren. Bakoitzak bere lanak egin ondoren, tertulian elkartzen ziren, bai eguerdian eta baita arratsaldean ere.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Horrek kontetan zittuan, barriketa gehixau izaten ziran, bai. Gero Gregorio be ez zan barriketa askokua, Migel be ez, Muxibarrek gehitxuau, eta gero Degurixan beste agure bat, gure andrien tio bat be bai han artzai egonda, ondiok txabolia han dauke, eta horreik beti be kontetan zittuan. Biaña ya atzenerako ba bakotxak itten dau ba bakotxak bere bizimodua. Manuelen-eta denporan diferentetxuau izaten zan.
- Tratu gehixago alkarrekin.
- Bai, eta hori ardi mozketia guk normalian egitten geuen Matromarikin, Matromariñenien ni ibiltten nitzan ardi mozketan eta gero guriak itten giñuan danak ekiñaldi baten, baiña batak bestiari lagunduta. Gero gauza bat egoten zan mendixen ona, hori bai, illunkeretan bakotxak bere aldetik ardi pillaketia, normalian juntaten giñen hor bostak inguruan eta sei tt´erdirak artien danok egoten giñan barriketan eta ya gero bakotxa bere aldera ardixak pillaketan, eta illunkaran “cada uno por su lau”. Baiña hurrengo goizien zortzi tt´erdiak, beratziak laren gutxiago inguruan ardixak urteten ez beuen Pozu Zabalen aurrera, nik etorri biher izaten neuen goittik, eta klaro, bestiek batak bestiari ondo ikusten euen enda ardixak, bueno, ni zortzita erditarako Pozu Zabalen pasau ez banitzen eta ni hara fan eta Matromarin eskortan ardirik ez, edo Muxibarren eskortan ardirik ez, ya orduen egoten zan arduria. Ya orduen bata bestiakin juntaitten giñen eta bueno, zerbait pasau da edo arduria egoten zan. Hori errespetu hori beti. Gero ardixak jeitzi, gaztaiak egin, txabolia jaso, bazkerixa preparau eta hamaiketa erdietan danok juntetan giñan, ordu batak arte tertulixia. Hori egunero, egunero-egunero-egunero izaten zan. Baiña goizian egoten zan arduria itzela egoten zan. Ni akordaten naz, neureana be etorritta daz eta, ni ardixakin goittik behera eta Matromari falta. Eta Gregoriori esan, “Matromari?” “Eta fandok ha goizian bere orduan baiña ez dok agiri”, enda zer da ta, lañue, lañuen bittarten baten edo Araba Mendixen ikusi eta bueno, bajatok.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia