Jateko ohiturak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-040-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Arrasate.
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko otsailaren 09a
- Iraupena: 0:02:35
- Erref: ARR-040/013
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
- Askok esaten daue, eske oingo gaztiek gosia pasaten dauen, keba! Ez daue jaten oillaskorik, ez daue jaten okelarik, ez daue jaten arraiñik. Jaten daue pastie, huruna, beteten daue zabelori eta hala, trote. Tripia bete eta trote, baiña gaur holaxe dau, ikusten dogu, eta ezin geike kritikau. Geu gaztiak bagintza beste hainbeste ingo geunke. Baiña ez, gauza asko aldatu egin dira, aldatu dira bildurgarri, bai jaten bai danien, danien aldatu da. Eta askok esaten daue, ni akordatan naz hemen Maritxu Kajoi egun baten, egoten ziren ehun ta hogeta hamabost ehun eta hamabost lagun egoten ziren afaitten. Eta klaro urte baten esan gauan hareik kartan ezin geike emun, ipiñiko dogu menu bat. Orduan menua izan zan urdaiazpiko apur bat piketako, zopa de peskaua eta gero oillaskua, etxekua. Etxian guk hegazti asko daukogu oin be bai eta orduan be hegazti asko geuken, etxeko oillaskua. Eta jentiari esan “¿qué tal estaba el pollo?” “¿Pollo? ¡Si parecía una gallina vieja!" Gogorra, zuk lehen esan dozuna, gogorra, gusto diferentie.
- Gusto gehixau.
- Gusto gehixau, hori da askok eta askok, gaur hemengo arrautzia kentzen dotzue eskuetatik ezaguketan dabenak, baiña gazte bateri “que huevo mas amarillo”, larue, oso horixe, hori da baserriko arrautzie.
- Eta emuten xatsu behixen esnia, eta oingo mutikuak…
- Gustue dauko.
- Ez xate gustaitten.
- Ez jako gustetan.
- Gustaitten xate pote kuadraukua.
- Klaro, eta gero ume danak telarik ez daixela euki.
- Esnia tela barik, ezta?
- Esnia tela barik. Esnegaiña kenduta. Eta gaztaia be, gaztaiakin be bardin pasau da, gaztaia, bueno ondiok badau jentie lehenauko gaztaia gustaten jakona, baiña ehunetik hamar? Jentiari oin gustetan jako gaztai bigune, pattala. Eta hemen lehenau jaten zan ba “queso de borrachos”. Ardau pittin bat edateko gaztaia, ardau apurtxo bat edateko gaztaia, hori da gaztaia.
- Dana zatitzen dan hori, ez?
- Hori, horreik dire gaztaiak horreik dire. Bueno, horreik dire, hola gaz ikasitta. Gaur bestaldera dau, gaur biher da gaztaia suabie, bueno ba igual estomangurako hobia izango da, baiña bestiek be estomangutik ez ziren hiltten lehenauko zaharrak. Gaztiek ez ziren hiltten estomangutik, gaztaia jan pikantia-eta e? Orduan gauzak aldatu in dira, aldatu dire ba danak.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!