Arrasate (Gipuzkoa)

Aurpegia laztantzeko kantua: "Katarramixon"

Aurpegia laztantzeko kantua: "Katarramixon" <p>Umea altzoan hartuta egiten zen. Hasieran, umeak ikasi arte, helduak umearen eskuak hartzen zituen eta aurpegia laztantzen zion abesti bat kantatuz: "Katarramixon, nun ixen? Gaztelun...".. Behin umeak kantua ikasten zuenean, heldua eta umea parez-pare jartzen ziren eta norberak bere aurpegia laztantzen zuen abestia jarraituz. Auzoan, taldean, denok borobilean jarrita ere, abesten zuten kantu hau.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-035-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Umea altzoan hartuta egiten zen. Hasieran, umeak ikasi arte, helduak umearen eskuak hartzen zituen eta aurpegia laztantzen zion abesti bat kantatuz: "Katarramixon, nun ixen? Gaztelun...".. Behin umeak kantua ikasten zuenean, heldua eta umea parez-pare jartzen ziren eta norberak bere aurpegia laztantzen zuen abestia jarraituz. Auzoan, taldean, denok borobilean jarrita ere, abesten zuten kantu hau.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bego, uste dot zuk dakitzula hauxe: eta da helduan eskuak umearen aurpegittik pasatuta erabiltzeko, ezta? Hori zela, zela zan hori? Zela itten zan ta...
- Ba bueno, normalian umia altzuan hartzen zan, e? Eta orduan, bueno, horrela, ez?

"Katarramixo
nun ixen,
gaztelun,
zertan,
gaztaiña ta ogixa ekartzen,
nun itxi,
bentanan,
nork jan,
katuak,
niri bapez,
zapi-zapi-zapi-zapi"

Eta ya ikasten zauenian, ba, ya egiten zan espillu bezala, e? Umiak ikasten zauen, eta norberak be bai, eta orduan, hori, berriz errepikatu:

"Katarramixo
nun ixen,
gaztelun,
zertan,
gaztaiña ta ogixa ekartzen,
nun itxi,
bentanan,
nork jan,
katuak,
zapi-zapi-zapi-zapi"

- Eta norberan aurpegixan eitten zan?
- Bai, ya bi eratara, ezta? Ume txikitxua, baiña gero ya, hori da, bazekienian, ispillu bezela, eta norbera.
- Biok: zuk alde batetik, eta berak zuri begiratuta...
- Bai, gero kuadrilla haundian be bai, egiten genuen, ba, auzokoak edo horrela.
- Borobillian jarri ta bakoitzak bere...
- Bai, pasatu aurpegitik eta hori, ba.

Egilea(k): Ane Martiartu

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia