Eskola erdaraz; euskararen erabilera zigortua
Eskola erdaraz ematen zuten. Jolas-orduan euskaraz eginez gero, zigorra. Irakasleak.
- Proiektua: Arrasateko haur kantak eta jolasak
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko apirilaren 18a
- Iraupena: 0:02:20
- Erref: ARR-019/007
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Politika » Euskara eta politika
Transkripzioa
- Ene… Hori ya beste arazo bat zan, erderaz, eta guk erderaz tutik be ez, tutik be ez erderaz.
- Orduan, esfuertzo doblia, ez?
- Doblie. Apur bat ikesten hasi orduko, ba, pentsau zer zan. Eta [ondikon] maistrak egoten zien –niri beti maistrak tokau jaten– egoten zien, batzuk nahiko goxuak, suabiak izaten zien, baiñe beste batzuk errekreo denporan be ez oskuen izten euskeraz berba eitten. Eta hori izeten zan zigorrik gogorrena, hori gogorra izeten zan.
- Bai, gaiñera, zeuen artian…
- Klaro, ez gakixen beste modu baten berba eitten! Guk gure bizi guztien, nik oin be esaten dot, nik titixe baiño lehenau euskeraz entzun neen, titixe hartzen hasi baiño lehenau euskeraz entzun neen. Zelan eingo dot ba berba? Niri ez dust beste modu baten berba eittie urteten! Ni oin be edozeiñekin –batez be umiekin– jarten banaz, izango die erdeldunik haundixenak, euskeraz urteten dust. Eta ya está.
- Ez jatzu urtetzen...
- Ez, ez, ez dust urteten erderaz .
- Eta esaten dozu batzuk xuabiauak-edo zirala…
- Bai, maistrak bai…honbre !
- Eta bestiak ze eitten zeben, gaiñera, zigorra moduan...?
- Bai. Gogorrak.
- Zigorra moduan…
-Bai, gogorrak zien, makilliaz egoten zana be baeuen eta eskuetan makilliakin emon be bai. Bai. Ta gero, ba, zien pertsona batzuk ee…batzuk egon zien, gaiñera, holan ee… zigortuta bieldu balittue bezela toki horretara. Ze, klaro, asignauta etorten zien Arabatik. Aramaixo dau Arabako mugan. Orduen, etorten zien Arabatik, o Gasteiztik. Eta, klaro, hainbeste herri egon eta Aramaixoa bialtzie zan zigor bat horrentzako. Ta, orduen, etorten zien oso… batez be bi-edo dauket goguen berez oso agresibak zienak.
- Erreta, ez?
- Bai, bai, ta zan... hori zan arrazoie. Hori zan arrazoie. Oin, gero beste bateaz gogoratzen naz oso ona izen zan. Gasteizkue bertakue zan eta harek bai... oso-oso...
- Danerakuak egongo zian.
- Bai, bai. Eta izan zan denpoa batzuk... Ez, baiña berez rekuerdo ona dauket.
Egilea(k): Intza Egia (Eibar BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!