Arrasate (Gipuzkoa)

Auzoa nolakoa; baserriko bizimodua

Auzoa nolakoa; baserriko bizimodua <p>Auzoa, ingurua zelakoa zen. Bizimodu lasaia. Santa Agedako ermita. Aita Arrasatera joaten zen lanera; beraiek baserriko lanez arduratzen ziren.</p>

Auzoa, ingurua zelakoa zen. Bizimodu lasaia. Santa Agedako ermita. Aita Arrasatera joaten zen lanera; beraiek baserriko lanez arduratzen ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta esan dozu basarri inguruan jaio ta hazittakua zarala...
- Bai, bai.
- Eta zelakua zan auzua edo…?
- Auzua? Ba zan... ai, orduen baserri inguruek zien oso lasaixek, gaiñera, e. Ez abillen automobillik, baserri ba... ganaue mobitzen zan, baiña burdixen hartu ta lasai. Dana... ez zegon oin moduko estresik. Hori lehenengo gauza, ez zegon estresik bat be. Eta gero, ba, gu bizi giñen, auzua euen banatuta Aramaixotik, osea, Azkuaga auzua auen banatuta hiru zatitan auen, eta gu bizi giñen eleixa inguruen. Eta gero beste zati bixek eozen, ba, pixkat urrutiago, nahiz ta danak izen auzo berdiña. Eta toki hori zan ba neretzako tokirik onena. Eta nere etxe inguruen, gaiñera, aukera oindikon hobie gauken. Dau –ondikon be badau– ermita bat zelai batekin, Santa Ageda dana, eta zan toki bat puff... zoragarrixe. Udan batez be, illuntzien, ya gabien, jarri han eta izarrei begira, zoratzekue, sekule ahaztu gabe gelditzen dan gauza bat, sekule... betirako hor barruen gelditzen dan gauza bat. Oin ez dozu hemetik ikusten ez izarrik eta ez... ez beste ezer.
- Bai, toki ederra, ez?
- Toki ederra.
- Basarrixa...
- Baserrixa, bai, bai, bai, nahiz eta bera baserrixa berez ez zan holan lur askokua eta baserrittik bizimodua errez ateratzekue ez zan. Horregatik nere guraso... bueno, nere aita, hemen Arrasaten, gaiñera, fabrikan lanien ibili zan. Baiña, bueno, nahiz eta aitta lanien fabrikan ibili, gainontzekuok baserriko lana, baserriko giruen bizi giñan. Bai.
- Eta ganaua zekazuen?
- Ganaua bai, gutxi, baiña bai, etxeko... behar zan aiña, etxerako, bi-hiru orduan ganauak bai eukitten giñuzen.

Egilea(k): Hajar El Gagui (Eibar BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia