Txutxurrutxuka gurdiarekin
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-008-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Txutxurrutxuka; gurdiarekin egiten zen jolasa. Behin jolas horretan zebiltzala mutiko batek min hartu zuen. Emakumeek etxean egin zioten sendaketa. Gurdiarekin jolasean kantatzen zen kanta.
- Proiektua: Arrasateko haur kantak eta jolasak
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko otsailaren 10a
- Iraupena: 0:02:35
- Erref: ARR-008/035
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Umetako kontuak , Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Erremedioak , Ohiturak eta bizimodua » Kantak » Bestelako kantak
Transkripzioa
- ... "Txutxurrutxuka" eitteko. Pentseizu, beste jolas bat. Beste jolas bat. Burdixa, badakitzu zer dan? "Carro", lehen esan dotena.
- Bai, bai, bai.
- Haga puntie eukitzen dau. Han haga puntie... Han makiña bat bider ibili nitzan. Jarri han puntan, ta han labakue eukitten euen. Ta hari labakuai obatu esku bixekin ta han puntan. Ta bestiek han atzekaldien. Ta han jarri beste hiru-edo, ta beste bat --atzekaldien beste haga bat luzie egoten zan-- hari... Ezpadie, luzieue; bestiek txikixek. Ta han pisue atzekaldien. Ta hari puntan euenai "dranga!" erein biher jakon. Ta harek erein deixela salto. Baeuket... Behin gure primo bat, jolasten bagebitzen, eta "bunba!" ta "bunba!". "Aiba!" ta hurrengokuen haundixaue. Ta "tra!" jo ta, klaro, eskapien euen goixen kapirixua ta [harek] kapirixuak [untzakatxon] bat-edo euki. Gerra denporie edo zan, gerraostie edo zan, ta ni justuen akordetan naz, baiña nausixauek ebitzen ta gu han inguruen juanda. Eta, klaro, buruan, pentseizu! Hasi zan odola darixola...! Badoiela kalera bera --kalekue zan, Mondraukue--, badoiela kalera. Andra danok hasi die jarraike mutikuorri! Buruen ein olixo errie --pentseizu, e!--, olixo errie, ba, [lumiaz], berakatzakin olixo errie desinfektetako. Ahal danik beruena. Mutikuoi kurriska baten! Enee, lehenauko... Lehenao etxien eitten zien kurak eta zerak.
- Eta hor, jolas hori eitteko, segiduan akordauko jatzu kantu...
- Eta gero hari kantetan jakon:
Txutxurrutxu maña,
bixar Santamaiña,
etzi Domu Santu.
Ama negarrez,
aitte dolorez,
abadie kantuen ta
umie zuluen.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!