Arrasate (Gipuzkoa)

'Atxia-motxia' jolasa eta kanta

'Atxia-motxia' jolasa eta kanta <p>'Atxia-motxia' jolasa eta kanta.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-008-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

'Atxia-motxia' jolasa eta kanta.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Beste batzuk harri-launak. Harri-launak, ba, [...]. Eta bestie pote-poteka. Atxia-mutxia!
- Zelan zan hori?
- Hori? Holan, ifintzen [zotsun] atzamarrak, ezta? Hamar atzamar. Orduen, bestiek, ba, kuadrillan juntetan giñen, ifintzen [gittun] danok. Ta "atxie, mutxie...", bestiek, e? Zuk beste bati ein biher [eutsezun]; toketan jakonak, holan, txandan. Ta

"Atxie, mutxie, pirulin plan,
nere semie errotan,
errota txikiñien klin-klan.
Botikario, kalendario.
Hemen etxien zenbat hatz?
Hamar hatz.
Kosk ala pitz?"

Eta aguro erretirau ein biher [ittuzun], bestela ebaketan [baeutsun] bestiek "ta!". Eskuetatik obaketan eutsun. Ta aguro erretiraten [bazittuzun], ez [eutsun] obaketan. "Da!" han obaketan baeutsuen, kosk ala pit... Ta zan "kosk" hau, "taka", ta "pit" buelta azalari, hola emon. Eta klaro, "kosk" hoba izeten zan "pit" be baiño, zeatik "pitek" bueltan min gehixao emoten auen ta.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia