Arrasate (Gipuzkoa)

Kutxiloka

Kutxiloka <p>Mutilek "kutxiloka" egiten zuten, artzainen jolasa. Galtzen zuenak lurrean ondo sartutako ziri bat atera behar zuen ahoarekin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-006-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Mutilek "kutxiloka" egiten zuten, artzainen jolasa. Galtzen zuenak lurrean ondo sartutako ziri bat atera behar zuen ahoarekin.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero kutxilloka be bai, kutxiloka izeten zan. Jo, hori be bastante gogorra izeten zan, kutxilloka. Orduen, ba, artzai-eta dezente ibiltzen zien ta artzaiek beti eukitten euen kutxillotxue ta zera, ezta? Ta, orduen, artzaien jolasa dala uste dot nik, baiña behintzat kutxiloka guk eitten gendun. Izeten zan: kutxillua hartu eta holan ifiñi bekokixen, holan, ta buelta emun ta "tak" sartu ein biher zan lurrian kutxillue. Bai. Ta holan. Ta gero bestaldera igual. Barriro kutxillue hola hartzen zan ta atzerutza. "Tak" holan ein ta "tak" , sartu biher zan lurrian. Holan. Ta holan. Ta sartu edo ez sartu. Gehixen sartzen zittuenak, hak irabazi eitten euen. Ta gero ze eitten zan? Holako zotz txiki bat eitten zan kutxilluekin eta ha ipintten zan behien, bedar artien. Eitten zan okotsendako eta surrendako huekua ein eta han sartzen zan bittartien zotza. Eta zenbat eta gehixao irabazi batek, ba, orduen harek eukan deretxue golpiek emuteko hari zotzai. Ta sartzen euen lurrien. Ba, lehelengo, goittik holan hasten zan --zotza holako altu samarra--. Joten euen kutxilluakin "tak!" eta batzuetan jo-ta lurren barreneraiño. Ha atara ein biher zan gero. Ta ha atarateko zer? Surre eta ahuen huekuen hartu hagiñekin, ta lur ta guzti bokauan atara bihar kanpora. Hori zan beste joku bat.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia