Umetan jolasean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-006-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Arrasateko haur kantak eta jolasak
- Elkarrizketatzailea(k): Eneritz Garro - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2005(e)ko urtarrilaren 27a
- Iraupena: 0:01:05
- Erref: ARR-006/016
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
- Ta hori, Cuatroviento-ko kontuek, ba, hori, ba, gustora, gustora paseten geuen guk gazte-denporia. Ta gero beste gazte-denporioi, ba, Koruetan bertan. Orduen, ba, esan deutsutena, han lagunekin, ba, Koruetako jolasak edo esaten badotsut, ba...
- Zein zan, holan, umetan, ba, 6-8 edo... Noiz hasten ziñazien lagun-artian ta...?
- Lagun-artien? Klaro, eskolie guk bertan geuken. Eskolie zela bertan geuken, han betik euan jolas zera, jolas-lekua. Eleixie ondo-onduen euen, eleixa onduen dau hori, maistro-etxie eleixa onduen euena, eta, ba, han elixa inguruan ta bueltaka-ta, ba, sakamantekaska-ta eitten gendun. Bat jartzen zan harrapatzaille ta gero harrapetan euen mutikue edo neskatillie, ba, hartzen euen ta alkarri lotute, ba, ibiltten zien bestiek harrapetan. Eta hori zan, ba, "Sakamantekaska" edo esaten geuntsena.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!