Arrasate (Gipuzkoa)

Araba eta Gipuzkoa bitarteko mugan estraperloa

Araba eta Gipuzkoa bitarteko mugan estraperloa Arrasaten jaio zen. Lau urte zituela, gerra hasi, eta alde egin behar izan zuten. Lehenengo "Cuatrovientos"era joan ziren, Aramaio aldeko baserri batera. Bertan estraperloa egiten zen. Arrasateko jende asko joaten zen bertara, Arabara, ardo bila, zergarik ez ordaintzeko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-006-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Arrasaten jaio zen. Lau urte zituela, gerra hasi, eta alde egin behar izan zuten. Lehenengo "Cuatrovientos"era joan ziren, Aramaio aldeko baserri batera. Bertan estraperloa egiten zen. Arrasateko jende asko joaten zen bertara, Arabara, ardo bila, zergarik ez ordaintzeko.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta, lau urte nittuela, ba, gerrie etorri zan, eta, gerrie etorri zanien, ba, hamendik alde ein biher izen geuen. Juan giñen Bilbora. Bueno, juan… igix, igixi Bilbora. Bueno, lehenengo juan giñen hemendik “Cuatrovientos”era. Nik “Cuatrovientos”... ez dakit jakingo dozun /jakingozun/ nun dan. Hori dago Gesalibar eta Aramaixo bittartien, baiñe goixen, mendixen dau. Eta hori basarri hori zan e, denpora baten, ba, izatez Aramaixo partia, Araba. Eta han tabernie eukien, ta han estraperlue eitten zan, denpora baten. Ta estraperlue eitten zan, ba, Arabatik Gipuzkuara, han kamiñuan euen e, esaten jakona kataia, esaten jakona. Ta han ordaintzen zan zer bat, diru bat, ardaue-ta ekartzen eutsienai, kentzen utsien, ba, ez dakit zela deiketan utsien be… izen bat berezixe euken. Bueno, ba, han ordaintzen zan. Ta handik pasetan juen. Baiña ha ez ordaintzearren, ba, zer eitten auen? Ba gure aittejauna zanak, “Cuatroviento“ra, ba han tabernia aukan, ta han eukitten auen ardaua. Ta hemendik, bai Santa Ageda aldetik, Garagartza, ta horko jentia, juaten zan euren garrafoiekin ta hara, ta han hartzen [euen] ardaua, ta ezer ordainddu barik, ba, pasetan zan hona. Ta hango anekdotak oso polittek die. Gure badozue /gurebozue/, holako bat be kontauko dutsuet /kontaukutzuet/ nik, e!
-Bai.
-Holako anekdota bat be. Ba, baten, hori, gure ama zanak kontaukua…

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia