Arrasate (Gipuzkoa)

Umeei abestu egiten zitzaien lokartzeko

Umeei abestu egiten zitzaien lokartzeko <p>Ume txikiei asko kantatzen zitzaien lo eragiteko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-001-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ume txikiei asko kantatzen zitzaien lo eragiteko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta zertara jolasten zenduen edo?
-Ume txikixekin? Ba…
-Hori e, pixkat igual nausitxuaua.
-Bai, hori nausixekin. Ume txikixekin jolastu ez zan eitten. Kantau ume txikixei, ba, kantau. Amandriek edo. Orduen kunak be izeten zien oin e, horreik baibendunok. Ba, ba hankiaz eraitten jakon ta, ba, umiei lo eraitteko, kantau itten jakon.
-Zeuk be hori… ez? [...] Ez, hori, lehen esan dozu, ez? Bigarrena anai guztien artian, eta ume pilla bat zaindu bihar…
-Bai.
-…eta lo erein eta guzti hori be zeuri tokatzen jatzun askotan?
-Bai, bai, bai, bai. Askotan, askotan. Ta, ba, bueno, ba, umiei txupetie emon ta ba... Oin txupetie aguen sartzie be oin e, hori txarra da. Baiña lehenau ez auen holakorik. Lehenau ha txupetia aguen sartu, busti txuaz ondo, ta azukarretan untau ta umiei emuten jakon. Ta umiek ha txupetan euen ta gero kantau itten jakon ta, ba, lo, umiorrek lo. Ta, bueno, hor zenbat kantu, mordo bat azen, nik oin ez jat /etxat/ akordetan asko.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia