Arrasate (Gipuzkoa)

Umetako jolasak

Umetako jolasak <p>Urte sasoiaren arabera, jolas desberdinak egiten ziren. Garizuma garaian, txirikilarekin jolasten zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-001-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Urte sasoiaren arabera, jolas desberdinak egiten ziren. Garizuma garaian, txirikilarekin jolasten zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-B: Gero txirikiletan bebai.
-E1: Egoten zian ez jolas batzuk, e, urte sasoi batzuetan e, garizuman...
-B: Bai txirikilia izeten zan normalien garizuman. Txirikilie izeten da, e... ipintten die makillak holan, trabes, hemen makilla bat ipintten dozu. Txirikillie izeten zan, hauxe izeten zan. Makillak izeten zien oso egoki inddekuek. Orduen, hemen ipintxen zeuen makilla bat holan, gero beste bi makilla hartzen zittuzun eta bota bizeuen, makillie bota bizeuen, honeaz bota bizeuen, hau makilliau erdixen jo eta handikaldera, ta! Da hurrengokuek ha makillie jo eta jo bieeuen hau makilliau. Da honek makillie joten euenien, hau hola joten euenien, salto inddekuen, bestiek jo in biherreuen eta... txirikilletan izeten zan, oso politte izeten zan.
-E2: Ta jo ta gero, bille juan? Edo zelan zan?
-B: Ez, barrido bestiek hartu eta jo ein bihereuen. Zenbat eta denbora gehixau makillie dantzan ebillen, haxe izeten zan politte, eta bueno, e, gure, nire aittañarreban arreba bat, arreba batek bezinie hil iñ euen, txirikilletan.
-E1: Hori da, arriskutsua be askotan...
-B: Bai, surrien jo euen eta odolustu ein zan. Bai, Atxabaltan, gure andrien etxekuetan zertu ein zan. Bai, ba arriskutsue, ba halaxe suertau zan, txirikilletan, bai.

Egilea(k): Eneritz Garro

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia