Elorrio (Bizkaia)

Fusil-kartutxo batez istripua mutikotan

Fusil-kartutxo batez istripua mutikotan Beste mutiko batekin jolasean zebilela, kartutxo bat lehertzean zauria egin zion kokotsean. Goikoetxea medikuak sendatu zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELO-018-041 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Beste mutiko batekin jolasean zebilela, kartutxo bat lehertzean zauria egin zion kokotsean. Goikoetxea medikuak sendatu zuen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-[...] Gerra denporakua daukat hamentxe zeoze eindda. Metrailliaz. Kartutxo bateaz eiñikua. Orduen eguerdi-domeketan, eguerdi-atsaldetan mutiko [kuadrillia] jueten giñien eta. Ni ta beste mutiko bat juntau giñien bakarrik [...], bixok. Eta kartutxuek errebentetan eta holakoxiak itten giñuzen guk ordun be mutikuok, ze in be ez eta. Kartutxo bat giñuken bakarrik. Bixok bakarrik, ondio bestiek etorteko, ta jueten giñien domeka atsaldien mutikuok eta, ta haundixauek pe bai-tta danok, besteik ez euen-da, haintxe. Da kartutxo bat, ein suoi, eta "errebentau erain bihar [jotsau] honetxi, kartutxo honi". Ta ein [dogu] suoi, ta sua ein da ipiñi kartutxuoi han da gero sua ixoteko. Ta gu baezpada be horma ostera salto eiñ. Horma ostera salto eiñ dou, ta kartutxuorrek pau!, tirue ein eban. Ta kartutxue pistoiekin, fusillen kartutxua zan, ta pistoiekin. Ta ein dxok, ta salto eitten dok hormien bestekaldera ta, gero kartutxuek berak esplotau. Ta hemen [zati batek]. Ta jun zan eta gero odol asko, odol asko, ta medikuana [jun biher gazela gurien], ta batek lagundu osten ta medikuana erueten-da. Ta Goikoetxea medikua orduan famosua. Horrek Goikoetxeak, "Cinturón de Hierro" egiñikua... Famosuoi. Ta haretxen anai bat.
-Medikua orduan?
-Bai, medikua. Ta injiñiruek pe bi bazien, listuek horrek. Baiña mozkorrak zien gehixenok. Listuek. Haretxek kurau ostan eta. Zana hartu ostala esan ostan. Eta egun batzutan geldi egoteko eta holantxik kalien geldi egon nintzen eta. Eta holantxik, e...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia