Ramona GaztaƱaga Guridi

Arrasate (Gipuzkoa) (1922)

Biografia

Garagartza auzoko Txuanena baserrian jaio zen, bost anai-arreben artean. Aita bertakoa zen, eta ama, berriz, Udala auzoko Txukurrillo baserrikoa. Auzoko eskolan eta Gesalibar auzokoan ere ikasi zuen zazpi urtetik gerra hasi zen arte. Etxeko barazkiak Durango, Eibar eta Elgoibarko azoketan saltzen zituen, besteak beste. Gerra hasi zenean, ganadua, oiloak eta abar kendu zizkieten milizianoek eta familia osoa etxetik bidali. Ramona bere amarekin Garagartza auzoko Karraskain baserrian (gaur galduta) babestu ziren, baina laster itzuli ziren etxera. Aita beste alaba batekin Bilbo aldera joan zen eta anaia bat frontera. Gerra bukatu eta gero denak elkartu ziren berriro. Gazia (Gazeaga) baserriko Fernando Zuazubizkarrekin ezkondu zen Txuanenera. Bi seme-alaba izan zituzten.

Zintak

KodeaDataProiektua
ARR-161 2010 Euskal Herriko Ahotsak
ARR-162 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Garagartzako eskolan, 100 umetik gora Bideoaren ikonoa
2 Soroko lana Bideoaren ikonoa
3 Gari-jotzea Bideoaren ikonoa
4 Lete baserriko erlategia Bideoaren ikonoa
5 Baserrian, gurasoekin Bideoaren ikonoa
6 Autobusean esnea banatzera Bideoaren ikonoa
7 Ostiraletan, plazara Bideoaren ikonoa
8 Ahateak eta ahate-arrautzak Bideoaren ikonoa
9 Milizianoek ganadua eraman Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia