Milagros Eriz Otadui
Arrasate (Gipuzkoa) (1918)
Biografia
Ferrerias kalean jaio zen, hiru ahizpatatik zaharrena. Aita Santa Ageda auzoko Imendi baserriko zen, igeltseroa bera, eta ama Arrasatekoa. Lau urterekin hasita Merzedaria mojen eskolaurrean ikasi zuen, euskaraz. Hamarrekin Viteri eskolara pasatu zen, eta bertan erdaraz ikasi zuen hamabost urtera arte. Gero josten ikasi zuen. 1935. urtean aitak berak San Franzisko kalean eraiki zuen etxe batera joan ziren bizitzera. Bertan, ortuaz gain, txerria eta hegaztiak ere zaindu zituzten. Etxe hori mendiaren babesean zegoen, zorionez, eta gerran jaurti zituzten bonbak etxetik urrun lehertzen ziren; beraz, euren etxea osorik geratu zen. 1994. urtean etxea bota eta bertan pilotalekua eraiki zuten. Arrasateko Jesus Balanzategirekin ezkondu zen. Seme-alaba bi izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARR-149 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute