Karmen Abarrategi Eraña
Arrasate (Gipuzkoa) (1924-2013)
Biografia
Uribarri auzoko Ibarretagainekoa baserrian jaio zen, sei anai-arrebatatik bigarrena. Aita bertakoa zuen eta ama, berriz, Aretxabaletako Aozaratza auzoko Otalora baserrikoa. Garagartzako auzo-eskolan ikasi zuen gerra hasi zen arte. Gerraostean Gesalibar auzoko Santa Agedako “Escuela Católica”n bukatu zituen ikasketak. Geroago josten ikasi zuen, eta 28 urtez joskintzan jardun zuen. Bere jaiotetxean bizi izan da beti, harik eta baserrian bizitzen jarraitzea gogorregia zela ikusi zutenean, bere ahizpa Soledadek eta biek Ibarretagainekoa saltzea erabaki zuten arte.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARR-164 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza | ||
ARR-165 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute