Juli Gallastegi Ezkurra
Arrasate (Gipuzkoa) (1921)
Biografia
Uribarri auzoko Urdaixena (Urdaiena) baserrian jaio zen, zazpi anai-arreben artean gazteena. Aita bertakoa zuen, eta ama, berriz, auzo bereko Erguin baserrikoa (gaur galduta). Garagartza auzoko eliza ondoko eskolan ikasi zuen sei urtetik hamahiru urtera arte, beste 120 ikaslerekin batera, gela batean. Santa Agedako eskolan ikasi zuen gero josten eta bordatzen, beste urtebetez. Gerra denboran fronte biren artean zegoen Urdaixena, eta etxetik bidali zituzten. Garagartzako Mardona (Mardoena) baserrian egon ziren hiru hilabetez, eta handik Elorrioko Iguria auzora joan ziren. Anaia antrax gaitzarekin hil zitzaion, eta 50eko hamarkadan etxeko gehienak tifusez gaixotu ziren arren, denak ongi osatu ziren. Juli eta bere ahizpak plaza-andre trebatuak ziren. Inguruko herrietako azoketara, eta Deba eta Elgoibarrera ere joaten ziren barazki eta landareekin. Marrubi garaian astero hiruzpalau egunez joaten ziren Gasteizera marrubiak saltzera. Bergarako Eugenio Arrutirekin ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARR-171 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute