Juli Berezibar Arabaolaza
Arrasate (Gipuzkoa) (1916)
Biografia
Maalako Errabala kalean jaio zen. Aita Meatzerreka auzoko Salturri baserrikoa zen, eta ama Zigarrola auzoko Itsasondo baserrikoa (gaur desagertuta). Zortzi urtetik hamabira merzedarien eskolan ikasi zuen, eta handik Hondarribiako “Hijas de la Cruz” frantses mojekin ikastera joan zen. Hondarribian senide baten etxean bizi izan zen. Hamalau urterekin etxera itzuli zen etxeko Salturrirena harategian lan egitera. Bertan jardun zuen ezkondu zen arte. Gerra denboran harategian obus bat erori zen eta Oñatira ihes egin zuen aitarekin. Oñatitik Hondarribira joan zen Juli, eta tropak Bilbo aldera joan zirenean itzuli zen Arrasatera. Amaiur batailoian borrokatu zuen Sabin Arrieta arrasatearrarekin ezkondu zen. Hiru seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARR-151 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute