Juan Berezibar Garro

Arrasate (Gipuzkoa) (1934-2019)

Biografia

Garagartza auzoko Lazaruena baserrian jaio zen, sei anai-arrebatatik zaharrena. Aita bertakoa zen eta ama, berriz, auzo bereko Garrorena baserrikoa. Auzoko eskolan ikasi zuen zazpi urtetik hamalaura arte. Eskolak bukatuta, etxean geratu zen, eta hamasei urterekin baso lanetan ekin zion. Lau urtez jardun zuen horretan, eta Jaizkibelen 1952. urteko suteak kiskaldutako mendietan ere jardun zuen lanean. Soldaduska Marokoko Alkazarkibir-en egin zuen. Bertako ospitalean izeba moja bat zuen, eta Juantxok laguntzaile lanetan jardun zuen ospitalean. Soldaduska bukatu ostean, baserria eramateaz gain, Zerrajeran jardun zuen lanean jubilatu arte. Zerrajerako Etruk ermandadeari buruzko azalpenak ematen ditu. Bere auzoaren “zazpi kaleen” izenak ematen ditu, eta baita auzotarren gainbeherari buruzko azalpenak ere.

Zintak

KodeaDataProiektua
ARR-144 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Garagartzako eskola eta doktrina Bideoaren ikonoa
2 Ume garaiko jolasak Bideoaren ikonoa
3 Garagartzako eskola eta Arrasateko gau-eskola Bideoaren ikonoa
4 Zapo kale Bideoaren ikonoa
5 Garagartzako zazpi kaleak Bideoaren ikonoa
6 Gari-lanak Bideoaren ikonoa
7 Garia entregatu behar Bideoaren ikonoa
8 Artotza Bideoaren ikonoa
9 16 urterekin, basolanean hasi Bideoaren ikonoa
10 Soldadutza, Marokon Bideoaren ikonoa
11 Zerrajera eta Etruk ermandadea Bideoaren ikonoa
12 Lezetxikiko artzaina eta lamia Bideoaren ikonoa
13 Feria eta esnea Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia