Jose Mari Unzueta Sudupe
Arrasate (Gipuzkoa) (1943)
Biografia
Jose Mari Unzueta 1943an jaio zen Bedoña auzoan (Arrasate), Sakristaukoa deitzen dioten baserri-etxean. Ama azkoitiarra zuen, baina familiari Bedoñara bizitzera joateko aukera eskaini zioten, han eraiki berria zen etxe batera. Ordainetan, elizaren ardura batzuk hartu behar zituzten eta horrela egon ziren, etxea erosi zuten arte. Ingeniaritza ikasi zuen arren, diseinua zen gustatzen zitzaziona eta atzerrian formatu eta gero Fagor Etxetresna Elektrikoetan lanean hasi zen. Bedoñako auzoan beti auzolan handia egon da eta lan asko egin behar izan dute azpiegiturak eta zerbitzuak lortzeko. 60ko hamarkadan Aretxabaletako auzo bat izatetik Arrasateko auzo bat izatera nola pasatu zen kontatzen du. Gaur egun, Bedoñako auzo-alkatea da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARR-191 | 2021 | Deba Eskualdeko Ahotsak - Arrasate. | Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute