Felix Zubia Arana

Arrasate (Gipuzkoa) (1931)

Biografia

Udala auzoko Garaikotxiki baserrian jaio zen, hamaika anai-arrebatatik seigarrena. Aita bertakoa zen, eta ama, berriz, Elorrioko Iguria auzoko Ibarluze baserrikoa. Amak petrikilo osaketa xumeak egiten zituen (bihurrituak, erasanak, etab.) Gerra denboran Bizkaiko Atxondo herriko Arrazola elizatera lehenengo, eta Elorrioko amaren jaiotetxera geroago, babes bila joan zen familia, ganadu eta guzti. Auzoko eskolan ikasi zuen sei urtetik hamalaura arte. Eskolara joan aurretik, egunero kalera esnea eraman eta handik ogia ekartzen zuen. 24 urtera arte etxean jardun zuen, baina baserritik bizimodua atera ezin, eta ezkondu zenean Aranzabal lantegian hasi zen lanean, giltzarrapoak egiten. Bertatik hartu zuen erretiroa. OƱatiko Orbea txokolate lantegiko nagusientzako neskame lanean ziharduen Dionisia Murgiondo Anatxe baserriko zegamarrarekin ezkondu zen. Hiru seme-alaba dituzte.

Zintak

KodeaDataProiektua
ARR-163 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Goxokien paperekin jolasean Bideoaren ikonoa
2 Umetako eta gaztetako lanak baserrian Bideoaren ikonoa
3 Behiak uztarrian Bideoaren ikonoa
4 Auzolanean bideak konpontzen Bideoaren ikonoa
5 Kainoikadak baserrira Bideoaren ikonoa
6 Gose garaian, artoa xehetzeko makina Bideoaren ikonoa
7 Fabrikan giltzarrapoak egiten Bideoaren ikonoa
8 Giltzarrapoak egiteko prozesua Bideoaren ikonoa
9 Soldata igoerak eskatzeko grebak Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia