Facundo Garai Txintxurreta

Arrasate (Gipuzkoa) (1931)

Biografia

Bedoña auzoko Iturriaga baserrian jaio zen 1931n. Aita Iturriaga bertakoa zuen eta ama Aretxabaletako Isurieta auzoko Aldekoa baserrikoa. Hamar anai-arreba ziren. Bedoñako abade etxeko eskolan hasi zen eskolan, Don Fermin Fernandez de Arroiabe gatzagar maisuarekin. Gero Aretxabaletako eskolan ibili zen Don Isidro Etxeberria maisu zela. Hamar urterekin eskola utzi eta etxean geratu zen lanean. 24 urterekin txofergintzan hasi zen. Sei urte geroago, "Roneo"-tik pasatuta, "Talleres Arrasate"-n egin zuen lan fresadore modura. Bere azkenengo zortzi lan-urteak "Fagor Electrónica"-ko biltegian eman zituen. Iruratik Zerrajerara lanera etorritako Mari Carmen Elizaranekin ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituzten.

Zintak

KodeaDataProiektua
ARR-066 2009 Deba Eskualdeko Ahotsak - Arrasate.
ARR-067 2009 Deba Eskualdeko Ahotsak - Arrasate.

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Soldaduak etxean; eskolako kontuak Bideoaren ikonoa
2 Ganaduekin etxetik irten behar Bideoaren ikonoa
3 Eskolara oso gutxi joan zen Bideoaren ikonoa
4 Esnea banatzen zuen eskolara joan aurretik Bideoaren ikonoa
5 Bedoña auzoa udalerriz aldatu zenekoa Bideoaren ikonoa
6 Bedoñatik Arrasateko eskolara Bideoaren ikonoa
7 Eskola utzi eta etxera lanera Bideoaren ikonoa
8 Errotak itxita egon zirenekoa Bideoaren ikonoa
9 Oñatiko Araotz auzora garia ehotzera Bideoaren ikonoa
10 Garia baino arto gehiago etxean Bideoaren ikonoa
11 Bedoña auzoko jaiak Bideoaren ikonoa
12 Deguriako artzainak Bideoaren ikonoa
13 "Malbe"ri buruzko pasadizoak Bideoaren ikonoa
14 Malbetarrak eta "Viuda Alegre"rena Bideoaren ikonoa
15 Irurar batekin ezkondu zen Bideoaren ikonoa
16 Umetako jolasak: txirikiletan, take-torreka... Bideoaren ikonoa
17 Jolasak, erromeriak eta bekatuak Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia