Fabian Etxebarria Berezibar

Arrasate (Gipuzkoa) (1927)

Biografia

Meatzerreka auzoko Montzon baserrian jaio zen 1927an. Ama Montzon bertakoa zuen eta aita Aretxabaletako Galartza auzoko Perurena ("Kukuzulo") baserrikoa. Zortzi anai-arrebatatik gazteena da bera. Kanpazarko Mikelete Etxeko eskolan hasi zen 9 urterekin. Berehala gerra hasi zen eta 12 urtera arte ez zuen eskolarik izan. Hamabi urterekin San Jose kolegioan hasi zen eta 14 urtera arte ibili zen bertan. Etxean geratu zen baserriko eta basoko lanak egiten. 32 urte zituela, bere anai-arrebekin elkarlanean, gerra denboran itxitako Kanpazarko harrobia berriro martxan jarri zuen. Elkarrizketa egin zen sasoian oraindik ere familiakoen kargu zegoen harrobi hori. Bizikleta zalea, 1945. urtean, ziklo-kros saria atera zuen Arrasaten. Salturri baserriko Maria Teresa Berezibarekin ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituzten.

Zintak

KodeaDataProiektua
ARR-070 2009 Deba Eskualdeko Ahotsak - Arrasate.

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia