Bixente Azkarate Zabarte

Arrasate (Gipuzkoa) (1933-2016)

Biografia

Iturriotz kalean jaio zen. Aita Meatzerreka auzoko Zelaitxo baserrikoa zen (baserria aspaldi erre zen), eta ama Udala auzoko Ozaeta baserrikoa. Lau urtetik bederatzira mesedetako mojen eskolan ibili eta bukatu zituen eskolok. Gau-eskolara ere joan zen, eta bere seme-alaben eskola liburuekin bukatu zituela ikasketak dio Bixentek. Bederatzi urterekin amaren baserrira joan zen bizitzera lan-truke. Bertan urte eta erdi pasatu ondoren, Aretxabaletako Galartza auzoko Errartena baserrira joan zen. 13 urterekin Mancebo lantegian hasi zen lanean, erromatar balantzak (“romana”) egiten. 17 urterekin “Metalúrgica Cerrajera”n ekin zion lanean, sarrailak eta giltzak egiten. Soldaduska ondoren, Zerrajerara joan zen. Kalitate kontrolean, marketing eta erosketa arduradun lanetan jardun zuen, bertan erretiroa hartu zuen arte. Arrasateko “Distrito 33”ean bizi izan da urteetan. Lau auzune zituen barruti horrek, bakoitza bere berezitasun eta jaiekin. Bixentek bultzatutako auzolan bati esker, lau auzuneok bat egin eta Santa Marina izeneko auzo bakarrean elkartu ziren. Bixentek Arrasateko Musika Bandan jo zuen urteetan. Geroago, Arrasate Musikal musika eskolako sortzailetako bat izan zen. Azkoitiko Urkiolegi baserriko Inazia Lizarralderekin ezkondu zen. Lau seme-alaba dituzte.

Zintak

KodeaDataProiektua
ARR-152 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Ozaeta baserriko kontuak Bideoaren ikonoa
2 Monagilo "derrigorrean" Bideoaren ikonoa
3 Udalan, mezak latinez Bideoaren ikonoa
4 Aretxabaletara, izebarenera Bideoaren ikonoa
5 Mancebo lantegian, erromatar balantzak egiten Bideoaren ikonoa
6 Soldadutzako banda militarra Bideoaren ikonoa
7 Aita eta bost semeak bandako kide Bideoaren ikonoa
8 Hainbat musika-bandatan jotakoa Bideoaren ikonoa
9 Sei hilabete gehiago soldadutzan Bideoaren ikonoa
10 Gerra denboran, Oñatin Bideoaren ikonoa
11 Gosete handia Bideoaren ikonoa
12 Gosaltzeko, txikoriatan bustitako karamelua Bideoaren ikonoa
13 Kalean, "gorriak" ikusitakoa Bideoaren ikonoa
14 16 urterekin musika-bandan hasi Bideoaren ikonoa
15 Lau urtez solfeoa eta instrumentua ikasten Bideoaren ikonoa
16 Soldadutzan, kontserbatoriora joan behar Bideoaren ikonoa
17 'Metalúrgica Cerrajera'n, sarrailagile Bideoaren ikonoa
18 Zerrajerako lanak Bideoaren ikonoa
19 Zerrajerako kontuak: butano bonbonak Bideoaren ikonoa
20 Zerrajerako kontuak: hagunekin gorabeherak Bideoaren ikonoa
21 Musika-bandarekin batera eta bestera Bideoaren ikonoa
22 Santa Marina auzoren sorrera Bideoaren ikonoa
23 'Brotxas' barberua Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia