Bitoriano Etxagibel Urizar

Arrasate (Gipuzkoa) (1936)

Biografia

Garagartza auzoko Iturralde baserrian jaio zen 1936an. Aita Franzisko etxekoa zen eta ama Arrazolako Iturritze baserrikoa. Zortzi anai-arreba ziren. Garagartzako eskolan hasi zen bost urterekin, Don Ciriaco Jauregi maisuarekin. Hamar urtera arte joan zen eskolara, baina gau-eskolan urte askotan ibili zen Don Ciriaco berarekin. Zerrajeran zortzi hilabete eta Roneoko Inprentan beste hiru urte lan egin ostean etxera bueltatu zen, baserritik bizimodua atera guran. Azkenean, 30 urterekin "ULGOR"-en sartu zen eta bertan lan egin zuen jubilatu arte. Aizpurutxoko Etxebarri baserriko Jesusa Alberdirekin ezkondu zen eta sei seme izan zituzten.

Zintak

KodeaDataProiektua
ARR-071 2009 Deba Eskualdeko Ahotsak - Arrasate.
ARR-072 2009 Deba Eskualdeko Ahotsak - Arrasate.

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia