Obdulia Ansoategi Iregi

Arrasate (Gipuzkoa) (1912-2003)

Biografia

Herriko elkarteetan, ostatu eta etxe askotan aritu izan zen bere artea eskainiz, sukaldaritza, alegia. 15 urterekin, etxetik irten eta Areetako Allende familiaren etxean hasi zen neskame. Gerora, Donostiara joan zen Xabierreko Kontearen etxera. Sukaldean 7 pertsona aritzen ziren, gehienak frantsesak; eta han ikasi zuen sukaldaritza Obdulik. Horrez gain, Alzolako bainuetxean 10 urte egin zituen, gerra hasi aurretik eta baita ondoren ere. Arrasatera itzuli eta Sindikatuetan aritu zen sukaldaritzako eskolak ematen. Gutxienez, 500 pertsonak ikasi zuten berekin. Eta ez arrasatearrek bakarrik: inguruko herrietatik ere etortzen ziren beregana. Klase teoriko eta praktikoak ematen zizkien Obdulik emakume haiei. Oraindik ere, Arrasateko etxe askotan Obduliren errezetak prestatzen dira.

Zintak

KodeaDataProiektua
ARR-135 Arrasate Press

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia