Amaia Arana Beitia
Arrasate (Gipuzkoa) (1963)
Biografia
Arrasateko Musakola auzokoa, aita Arrasatekoa zuen eta ama Arantzazukoa (Oñati), han eta hemen neskame ibilia Arrasateko Zerrajeran lanean hasi aurretik. Bi senide dira. Hitanoari buruzko elkarrizketa egin diogu Amaiari, Beronika Garai eta Koldo Zubizarreta lagunekin batera. Gurasoek ez zioten hika egin, baina haiek hika egiten zuten senideekin eta umetatik entzun zuen etxean. Anaiak ere hika egiten zuen lagunekin. Amaia, berriz, lanean hasi zen hika egiten, euskaltegiko beste irakasle batzuekin (39 urte hauetan udal euskaltegian ibili da lanean; azkenengo 7 urteetan jardun erdiz euskaltegian eta beste erdia Udaleko euskara zerbitzuan). Lagun koadrilan ere hika egiten dute.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARR-196 | 2024 | Arrasaten hika | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute