Arrankudiaga (Bizkaia)

Ikazkinaren bizimodua

Ikazkinaren bizimodua <p>Txabola bat egiten zen, eta lo zaku gainetan egiten zuten. Kanpoan egiten zuten sua. Txandaka egiten zuten lo txondorra jagon ahal izateko, aitak egunez eta berak gauez. Ondo jaten zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AKU-001-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Txabola bat egiten zen, eta lo zaku gainetan egiten zuten. Kanpoan egiten zuten sua. Txandaka egiten zuten lo txondorra jagon ahal izateko, aitak egunez eta berak gauez. Ondo jaten zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta ikazkiñe nun bizi zan?
-E?
-Ikazkiñe nun bizi?
-Nor?
-Nun bizi?
-Ikazkiñe txondorran alboan bizi zan.
-Guk… non bixi gau?Aitu, txabola bat in gindun, txabola bat. Ta txabolie… Ha txabolie eiten zan, por ejenplo, holan, holan, holan ezta? Holantxe. “Vamos a suponer…” honantxe. Honan, holan txabolie. Handixe klaro, baie ure jausi jakola, eurixe eiten badeu be, eskiñe bietati. Eiten jakon toldoa edo holango zerak imini ta holan. Eta barrun ba lekue, lo eiteko, lo eiteko zakuen eta! Zaku banatan, esango dotsut /esangotsut/, han aukiten gindun, bazkarie eta eiten gindun aitek eta nik kanpoan. Sue in ta ba lapikoa, bakixu lapikoa, edo indabak edo patatak edo… bueno, arregletan gintzen! Eta barrun gau lo iten, baia bat.. ez gindun aitek eta nik batera lo iten, ze batek egon bihar dau txondorra jagoten, ze bixok lokartuten bagara ta badeuko holango fuga bat, holango eskape bat, “se fastidia todo”, dana ya apurtuten da. Ta eiten auen aitek gauetan […] ta nik egunez. Eta aite […] bueno ba etorten zan aite ta arregletan uen. Saguek! Plater ganetati! Sagutxuek! Horrik sagutxuek ez dakixu? “ratitas de esas pequeñitas e? Rata grande no e?” Horrek sagutxuek, sagutxue esaten jako, horrek han barruen!
-Ta ze jateko eroaten zenduen?
-E?
-Jatekoa?
-Ba, zer… indabak eiten ginduzen, ta patatak eta… bai. Ta esnie be ekarten oskun amak, bai bai. Konserbetan genduzen ondo e? ondo. Jaten ondo… ba, ordureko… nehikoa!
-Eta hotz!
-E?
-Hotza?
-Ez, ez, baia, ez gendun… ez, ez. Ze esan dotsut /esantsut/ uztaille, uztaille eta zera aguztue eta ireille, setienbre.
-Ta ze erropa? Ikazkiñen erropie zein da?
-Erropie… keba! Erropie ba… nik bata bat eta jersie edo amental bat eta… Amentala beti eukiten nindun e? amentala. Ta jerse bat eta ba batatxu bet imini ta aurrera! Ta erreka-txarkoan arpeixe garbitu ta ala!
-Ta listo.
-Bai. Ta lehelengotan ez nindun jakiten Pagasarriko… han iturri eleganteak daoz oin be bai e? Pagasarrin. Eta begiratuten ostien han, jentiek ta, “ ¡e! ¡carbonera! ¿Que, ya has hecho el carbón?” ta holan. Baia gero ein nintzen eurekaz. Nau be jitana modure parau nintzen ta iten nintzen eurekaz.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia