Sei urterekin eskolara
Hizlaria(k):
Azkarretazabal Bengoa, Pilar
Sei urterekin hasi zen eskolan. Aretxabaletako ume guztiak egoten ziren senar-emazte ziren maisu-maistrarekin.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Josu Mendicute
- Data: 2008(e)ko abenduaren 22a
- Iraupena: 0:00:40
- Erref: ARE-041/024
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak
Transkripzioa
-Eskolara joan ziñan zu txikitan?
-Eskolara bai.
-Hemen herrixan?
-Hementxe herrixan. Hemen zazpi urte arte ez zan sartzen, e, eskolara. Zazpi urte ero euki bihe zauen eskolara joateko. Eta hemen ni sartu nauen xei urtegaz gure amak ume asko eukelako. Maistruek penia hartu eta hori. Eta oso maistro onak zien, bi zien, andra-gizonak, baiña Atxabaletako ume danak berakin.
-Euskeraz eskolia ala erderaz?
-Orduan erderaz.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!