Guardia Zibilekin gertatutakoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-041-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Josu Mendicute
- Data: 2008(e)ko abenduaren 22a
- Iraupena: 0:03:10
- Erref: ARE-041/015
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Lanbideak » Polizia
Transkripzioa
-Gerra denporan be gu ibilli gintzen, gure amari panadero bat, panaderixiako bat Mondrauen dauena, Arrasate ero zan panaderixia, eta haregaz zan oso lagun haundixa ama. Ta harek emuten oskun uruna. Ta gure amak itten auen basarriko ogixa. Juaten zan, beste aldameneragokuek eukien labie ta. Eta egun baten aiztie ta bixok joan gintzen, neskatillakotiak gu, eta joan gintzen ogittan, urunetan. Ilunkaran joan biha gintzen, bestela, eztakitzu? Ikusi eitten gauen jentia, uruna ta (...); eta ikusi gauen guardazobillak: "Pakita, Pilar!, esperar!, que ya os voy a llevar yo el paquete". Guk, "ai ama, ointxe, ointxe, enterauko da, zabalduko dosku eta uruna dala. Oin guk in bihou ta. No, no. Ez, eztauela itxiko, gu ezgoiaz emuten, ez goiaz emuten". "Bueno, bueno -eurak-. Geu, mutil bi hemen, guardazobillak mutil bi, eta neska bixok kargiaz? Hori ezin leike". Eta aillegau gintzenian -hor Santutxo dau entradan ermitta bat-, eta esan oskun: "ointxe errebisau bihar dotsugu zer dakargun" Gure sustua! "Adios!, ointxe harrapauko gaue". Esaten oskun: "Zer pentsatzen dozue, gu ezkarela akordau zer doiazuen zuek?"
-Orduan ezin zan eraman iriña ala?
-Ez, keba!, kontrabandua zan. Orduan Bittorixatik eta be ekarten auen hori tta. Hor ibiltten zien ikusten.
Semea: prezinttauta egoten zien.
-Errotak.
-Zer dakatzun da, dana erakutsi bihar izaten zauen. Bueno, txarto ibiltten zan. Hemendik oiñez joaten zien horra Arabara eta patatia gabez-da ekarri tta. Baba baltza ta. Ez auen ezer da, jateko ta, gabetan da. Ta orduan zan kontrabandua. Gu holaxe pasauta gauz.
-Eta harrapau ezkero?
-Harrapau ezkero, ene!, igual multia o, kartzelia o, holaxe. Kartzelia ez baiña multia bai.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!