Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Gerra denborako kontuak

Gerra denborako kontuak <p>Arropa beltz eta apain-orraziarekin ezkondu zen Pilar. Udaletxe zaharrean kartzela egon zen. Gerra denboran herritarren arteko ezinikusiak nabarmendu ziren Pilarren iritziz. Bere etxean pairatu zuen egoera hori.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-041-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Arropa beltz eta apain-orraziarekin ezkondu zen Pilar. Udaletxe zaharrean kartzela egon zen. Gerra denboran herritarren arteko ezinikusiak nabarmendu ziren Pilarren iritziz. Bere etxean pairatu zuen egoera hori.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Geuk pe geuriek eitten gauen.
-Erropa beltzakin ezkondu ziñen?
-Erropak eiñ ostien aiztiak eta batek.
-Orduan erropa illunak eruaten ziren?
-Holako peinetia ta horrek. Zela bezinuek gitzen botikakuakin; ta harek peinetia ta, batian errosaixua ta bestien horrek ifiñi ustien eta (ezkondu nintzen).
-Gerra ostian ezkondu ziñen?
-Bai.
-Eta kartzelia gerra ostian egin zan?
-(...)
Semea: ha aurretik ein zan.
-Kartzelia egon zan hor, aiuntamentu zarrian. Zarra esaten dutsen hantxe.
Semea: hamen hiru aiuntamentu ezautu dou.
-Pasau gauen geuriek eta lau ta. Batien hau ta bestien bestia ta.
-Kartzelia ze egin zan, gerra garaixan?
-Gerria izan zan, baiña gerra txarra izen zan; bakizu zer izen zan? Ikusieziñe. Herrixetako ikusieziñak eztakitzu ze izaten den? Más que política, horixe.
-Zelan?
-Eztozu entendiduten?
-Ez.
-Hara! Politikia bada, eztakitzu, bat hangua dala, bestie bestie dala, baiña orduen egoten da ikusieziña, batian harek etxia eztakit zer, ha bestiak eztakit zer. Horixe izan zan. Nik baakitt gure amak eta aittak pasau auenak.
-Etxia kendu edo egin zotsen?
-Ez, ez.
Semea: baiña aittajauna bialdu ein euen aiuntamentutik, ez euen kobretan, elektrizistia zan. Ez auen kobretan. Batzuk, e, "por nacionalista". Gure amak erderaz ez zakixen. Baiña horrenbeste kuartelera joan bihar izeten zan, hantxe ikasi auen.
-Kuartelian ikasi?
-Kuartelera atzera eta aurrera, kuartelera joan biha zan. Bakitzu zegatik? Batien Francogatik hau esan dauela enterau zala, bestien bestie esan dauela, eta joaten zien beziñak eta esaten gauzak; eta gure amak hango guardazobil bateri, ezauketan auen ondo, hango kabua, eta hari esan otson: "Bueno, ba ezpostazu esaten zeiñ dan, enoia hemendik urteten". Eta azkenien esan otson: "Ba fulana da. Eta zu egoten za bere lagun bategaz, Mariaz, eta zuok bixok ez zare egon bihar". Bat egon biha zan banku baten eta bestia bestian. Banku bat gure etxe parian banku bat oso inportantia zan, danak andra guztiak egoten zien da bankuan-da. Eta gero egun bat ero bakarrik pasau auen, baiña bigarren aldiz, bigarren egunerako ia juntau zien

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia