Botikako txakurra trenean dohainik
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-041-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Josu Mendicute
- Data: 2008(e)ko abenduaren 22a
- Iraupena: 0:03:09
- Erref: ARE-041/004
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Garraioak » Trenak
Transkripzioa
-Eta Debara zenbat urtekin joaten ziñen?
-Debara? Bost ero xei urte.
-Umetan.
-Hemen dau erretratua. Holaxe faten gintzen baiña faten gintzen hiru. Ama ta zien hiru lagunak. (Argazkiari begiratuz) Pentsaizu ze ederrak getzen, e!
Semea: Hau da honen ama, nere amandria, eta hau da bera, neskatilla bat. Hau da. Zenbat urte eukiko auen? Ba zazpi bat o, zortzi.
-Ze guapa.
-Bai. Hemen daukou kuadrillia. Ez gintzen asko. Zazpi seme-alaba daukot neuk pe, neuk pe zazpi daukot. Eta holaxe, Deban oso, Debara erueten gauen. Esaten euen amak: "Bueno, gura dauenak Kurtzabarrira eta eztauenak gura -Kurtzabarri Eguna hor mendixen, orduan fiestia itten zan da nausixek faten zien hara eta gu txikixok amakin horra-. Baiña agua ez gauen zabalketan, ez auen hartzen dirua, dirurik ez auen da, eztakitzu. "Ez erakutsi, ague zerrauta". Nausixak ez, ia nausitxuauak agua zabalik, baiña guk ez.
Semea: Billetia pagau bihar izeten zan. Ez pagete arren ba...
-Eta egon zan hemen txakur bat, botikarixuen txakur bat, beti-beti-beti sartzen zan trenien eta faten zan Malzagaraiño. Maltzagatik buelta eitten auen da gero igual batzutan Bittorixaraiño, eta gabien etortzen zan hona etxera.
-Txakur bat?
-Txakurra. Eta egun baten gure ama eta beste nire beste aman lagun bat joan zien Bergara eta Bergan sartu zien trenien, eta tas!, txakurrak ezautu auen; klaro, beziñuena zan, Botikakua, onduen bizi gintzen da. Ra!, eta interbentoria. "Ene! Zuen txakurra da hau?" "Ez, ez da guria, botikakua da". "Eske..." Hasi ei jaken hasarreka, egun guztie trenian dabillela. Holaxe ibiltten zan.
-Bakarrik ibiltzen zan?
-Bera bakarrik, atzera eta aurrera. Guk esaten gauen, gero gure ama ta etorri zien. "E, zelako argixa, zelako hori dan, e; pagau barik billetia ibilli eitten da autzera ta aurrera".
-Jabiak bazekixen?
-Jabiak gerora. Jefiek eta esaten otsienien ba ya txakur horri ba hori iñ otsien, baiña ibiltzen zan txakurra atzera ta aurrera.
-Pagau barik.
-Trena politta zan ha gure denporakua. Zegatik Mondrauera be danok trenien, zegatik orduan autobusa karuaua zan.
Semea: Autobusa egon bez.
-Autobusa, Eibar-Vitoria pasetan zan goixian da gero gabien be bai. Baiña trenien horra.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!