Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Tren zaharrean ibiltzen zen

Tren zaharrean ibiltzen zen <p>Lurrun-makinadun trena, Gasteizera edo Maltzagara joaten zena, ezagutu zuen Pilarrek. Bergarako Mekolalden, Zumarragarako tren-aldaketa egitea zegoen. Urtean behin Debara joaten ziren trenez.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-041-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lurrun-makinadun trena, Gasteizera edo Maltzagara joaten zena, ezagutu zuen Pilarrek. Bergarako Mekolalden, Zumarragarako tren-aldaketa egitea zegoen. Urtean behin Debara joaten ziren trenez.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Trena noiz kendu zeben akordatzen zara?
-Hoixe ez noiz kendu auen, Don Anjel euela zan da.
-Zu jaixo ziñanian trena zeuan hemen, ez?
-Trena bai, bai, trena auen. Trena hori, horrena, ikatzakin-da eztakitzu eitten auena? Horretxek, baiña trena baauen.
Semea: Elektrikua ez?
-Gero ifini auen.
-Eta noraiño faten zan hori trena?
-Betik Bittorixara, guk eukitten gauen Bittorixa ta Malzagara. Hor ibiltten zan trenoi. Gero Mekolalden be egoten zan, Mekolalden be trasbordua egoten zan.
-Hori nun dao?
-Mekolalde?
Semea: Bergako auzo bat Mekolalde. Bergatik pasetan dozu da Plaentxiara aillegau baiño lenau han dago auzo bat, Mekoladen itten zan trasbordua, da handik joaten zan Zumarragara. Handik hartu, Antzuola igo eta Zumarragara.
-Naparrua alderutz ero emuten auen, ha Mekolalde zan.
Semea:Trasborduak euzen bi lekutan, Mekolalden eta Maltzagan.
-Eta erabiltzen zenduan trena?
-Guk trena bai. Gu faten gitzen Donostiara. Donostiara ez, Donostiara ya hamazazpi-hemezortzi urte arte enintzen joan. Baiña horra Bittorixara bai. Bitorixan be tio geukun da orduan tiua nun eukun ba hara faten gintzen.
-Askotan?
-Asko bez baiña..., oye.
-Karua zan?
-Karua ba, ez auen orduen dirurik eta! Han bai; oin urtero-urtero Debara bai. Da amak erueten gauen. Amak eta bezina batzuk eta holan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia