Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Bixente tailerrean eta Rosario 'Centro Católico'ko tabernan

Bixente tailerrean eta Rosario 'Centro Católico'ko tabernan <p>Salestarren eskolatik bueltan etxera bueltatu zen eta Ilargi izeneko tailerrean hasi zen lanean. Futbolean ere jarraitu zuen. Emaztea umezain eta <em>Centro Cat&oacute;lico</em>ko tabernan aritu zen lanean. Rosarioren familikoek hartu zuten tabernaren ardura, jatorduak ere ematen zituzten. Hamaika bat urtez izaten zuten taberna.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-039-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Salestarren eskolatik bueltan etxera bueltatu zen eta Ilargi izeneko tailerrean hasi zen lanean. Futbolean ere jarraitu zuen. Emaztea umezain eta Centro Católicoko tabernan aritu zen lanean. Rosarioren familikoek hartu zuten tabernaren ardura, jatorduak ere ematen zituzten. Hamaika bat urtez izaten zuten taberna.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduan Deustotik urten eta etxera etorri ziñan?
- Bai.
- Esan dozu hasi ziñela...
- Hor tailler baten.
- Zela zeukan izena?
- Illargi.
- Zerraillagintzan.
- Bai, zerraillak itten aen. Horrek soziuek, bastante sozio. Illargixen hortxe lanien ibili nintzuan. Fubolien iñ eta lanien. Eta nobixie topau.
- Lanien topau ziñuen nobixia?
- Ez, ez, ez. Esan bat? Lanien, ez keba.
- Atxabaletan ezautu. Ezautu, Atxabaletan zela bizi dan ba Atxabaletan ezautu bihar.
- Klaro.
- Eta nobixa horrekin ezkondu ziñan?
- Bai, bai.
- Eta zuk eskolatik urtenda gero zer eiñ zeben?
- Ba kriada. Umezaiñ-da. Bueno, taberna bat euki gauen hamentxe. Centro Católico esaten jakon orduan. Konserjiek, e, gu gintzen konserjiek. Iñondako, orduen be iñondako lana.
- "Centro Católico" zuan ba, hori zuan ba baten batzuk ein biha juen lana, aittak eta amak hartu juen ba umiendako ta gaztiendako; honek pa zela umiek zien ba han kriada moduen.
- Lana hantxe. Tanto bat emuten oskuen da ba.
- Orduen famelixiak hartu euen zentro hori. Zuk eskolatik urten da segittuan?
- Bai, bai, bai.
- Eta Centro Católico hortan jatorduak emuten zittuen?
- Baitta, bai.
- Orduen oillaskuek eta oiñ baiño merkiau. Merkiau zalako dana.
- Dana, janorduok eta.
- Zenbat urtian euki zebein?
- Urte asko. Zenbat?
- Hamaika bat bai, ezta?
- Hamaika bat urte eukiko gauen. Gero ia aiztak hasi zien ezkonketan eta ya ba itxi gauen. Neu be ezkondu gitzan da ya itxi gauen.
- Oseake tabernarixa izandakua za orduan.
- Bai, bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia